2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatearen eskuordetza
Goizuetako Udaleko Alkateak, 2026ko ekainaren 24an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:
Datorren 2026ko ekainaren 27tik uztailaren 1era arte herritik at egongo naizenez, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabaera, erabaki dut:
1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Maialen Uitzi Uitzi alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki-taulan argitaratzea, eta interesadunari jakinaraztea.
Goizuetan, 2026ko ekainaren 24an.–Alkatea,Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2609323