135. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

437/2026 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 286/2026 Ebazpena. Haren bidez deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren: 2026. eta 2027. urteetan, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta, oro har, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuentzat. DDBN kodea: 884464.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 286/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren: 2026. eta 2027. urteetan, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzearekin lotutako eta, oro har, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza ekintza presentzialak gauzatzeko dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak baimendutako Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuentzat.

Deialdia deitu zenean aintzat hartutako gastua eta hori finantzatzeko baimendutako gastua kalkulatzeko, kontuan hartu zen aipatu ebazpenaren III. eranskineko taula.

Taula horretan akats aritmetiko bat dago; hain zuzen, amaierako baturak (2.407.882,50 euro) ez ditu aintzat hartzen "Prestakuntzaren zenbatekoa" zutabeko kopuruak. Zutabe horretako kopuru horiek guztiak batuta, zenbatekoa osotara 2.682.982,50 euro da.

Nafarroako Gobernuaren 2026ko ekainaren 24ko bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Gobernuaren 2026ko apirilaren 29ko Erabakia aldatzea, eta urte anitzeko gastu horren zenbateko zuzena onestea (2.682.982,50 euro).

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, "administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak".

Ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak aurkeztutako txostena, dirulaguntzaren deialdiko akatsa zuzentzeari eta deialdiaren oinarri arautzaileak onesteari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 286/2026 Ebazpenean atzemandako akatsa, bai eta deialdiaren oinarriak ere. Hau da zuzenketa:

a) Honako hau dioen tokian:

"2.407.882,50 euro"

Honela behar du:

"2.682.982,50 euro"

b) Honako hau dioen tokian:

"–1.685.517,75 euro, 2026ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 420006 42600 4709 322E00, "Konferentzia sektoriala. Enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintzak beste prestakuntza zentro batzuetan.

–722.364,75 euro, 2027. urteko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago: 420006 42600 4709 322E00, "Konferentzia sektoriala. Enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintzak beste prestakuntza zentro batzuetan".

Honela behar du:

"–1.878.087,75 euro, 2026ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 420006 42600 4709 322E00, "Konferentzia sektoriala. Enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintzak beste prestakuntza zentro batzuetan.

–804.894,75 euro, 2027. urteko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partidaren kargura, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago: 420006 42600 4709 322E00, "Konferentzia sektoriala. Enplegurako lanbide-prestakuntzako ekintzak beste prestakuntza zentro batzuetan".

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzailetza delegatura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Enpresako Lanbide Heziketaren Bulegora, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera eta Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora.

Iruñean, 2026ko ekainaren 25ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2609354