1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko. Izendapena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2026ko ekainaren 22an eginiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Amaiturik Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko artxiboko eta dokumentu-kudeaketako goi-mailako teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta A mailakoa, oposizio bidez betetzeko hautapen-prozedura (deialdia Mahaiak 2025eko ekainaren 16an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen eta 2025eko ekainaren 19ko 122. NAOn argitaratu zen).
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2026ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak deialdia gainditu eta puntuazio altuena lortu zuen izangaien alde egindako izendapen-proposamena onetsi zen (izendapen-proposamena 2026ko ekainaren 12ko 64. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du izendatzeko proposatutako pertsonak deialdiko 8.3 oinarrian adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkezteari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, artxibo eta dokumentuen kudeaketako goi-mailako teknikari gisa, teknikarien kidegokoan (goi-mailako eskala), Argitalpen, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuan, jarraian aipatzen den izangaia:
GONZALO GOÑI EQUÍSOAIN JAUNA
2. Ezartzea izendatutakoak hilabeteko epea izanen duela, izendapen hau jakinarazten zaionetik aitzina, Nafarroako Parlamentuko legelari nagusiaren aitzinean bere lanpostuaz behin betikoz jabetzek, salbu eta aski justifikaturik dauden kasuetan.
3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta zerbitzuburu guztiei igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iruñean, 2026ko ekainaren 22an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2609189