134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1482E/2026 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatu baitu, Francisco Javier González Arteaga jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko burua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 19ko 1727E/2024 Ebazpenaren bidez, 2024ko uztailaren 22ko aurrerako ondorioekin izendatu zen Francisco Javier González Arteaga jauna Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru, 6 urterako.

Francisco Javier González Arteaga jaunak jakinarazi du uko egiten diola Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izateari.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Francisco Javier González Arteaga jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko burua, 2026ko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin.

2. Ebazpen hau Francisco Javier González Arteaga jaunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Profesionalen Zuzendaritzara.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2609318