134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Prezio publikoak aldatzea

Puiuko Udalak, 2026ko ekainaren 19an egindako osoko ohiko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea prezio publikoen aldaketak; prezio horiek onetsi ziren Udalaren 2024ko irailaren 2ko osoko bilkuran. Espedienteko proposamenaren arabera eginen dira aldaketak. Hona hemen:

PREZIO PUBLIKOAK, ORDAINDU BEHAR DIRENAK PUIUKO UDALAK EGITEN EDO SUSTATZEN DITUEN ZERBITZUENGATIK ETA KIROL- ETA KULTURA-JARDUERENGATIK

1. epigrafea.–Udalak antolatzen edo egiten dituen kirol- edo kultura-arloko zerbitzuak eta jarduerak.

ZERBITZUA / JARDUERA

PREZIO PUBLIKOA

Puiuko Kirolgunean sartzeko matrikula:

30,00 euro

(*) Alkatetzari ahalmena ematen zaio urtero ezarri ahal izateko matrikula doan egiteko aldi bat

Bonua, erabiltzeko Puiuko Kirolguneko makinak eta kirol-materiala

25,00 euro/hilabete

Egiten diren kirol-jarduerak:

–Astean 2 egun, ordubete egunean

–Egun bat astean, ordubete egunean

25,00 euro hilean

15,00 euro hilean

Pilateseko ikastaro osoa, Kirol Mankomunitateak antolatua:

–2 egun astean

–Egun bat astean

66,00 euro

33,00 euro

2. epigrafea.–Udalak antolatutako jarduerak eta produktuak saltzea herriko festetan eta beste jai batzuetan.

JARDUERAK / PRODUKTUAK

PREZIO PUBLIKOA

Udalak antolatutako herri bazkariak

Aukeratutako menuaren kostua

Toka jokoa

2,00 euro parte-hartzaile bakoitzeko

Udalak antolatutako mus txapelketa

10,00 euro parte hartzen duen bikote bakoitzeko

Festetako zapiak

3,00 euro bakoitzak

Enpresen publizitatea festetako programan:

–Orrialde laurdeneko iragarkia

–Orrialde erdiko iragarkia

–Orrialde osoko iragarkia

30,00 euro

60,00 euro

120,00 euro

Bigarrena.–Agintzea prezio publiko horiek argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan, auzotarrek horren berri izan dezaten.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea sinatzeko eta izapidetzeko gai honekin zerikusia duten dokumentuak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Puiun, 2026ko ekainaren 19an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2608930