134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, zeina loturik baitago Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin). Eta erabiliz ditudan ahalmenak, zeinak jaso baitira Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan, eta esleiturik dauzkadan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Juan Carlos Olea Martínez zinegotziaren esku uztea alkatetza honi dagozkion eginkizunak, 02/2026 ezkontza zibila egiteko. Ezkontza hori 2026ko uztailaren 10ean eginen da, eta dagozkion izapideak Funesko Erregistro Zibilean ari dira egiten. Eskuordetzeak ebazpen honen datatik hasita hartuko du indarra.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da, bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Funesen, 2026ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2609274