134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Dekretu hau eman du gaur Noelia Guerra Lafuentek, Castejongo alkateak:

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluak ahalmena ematen diola alkateari alkateordeak libreki izendatzeko eta kargugabetzeko (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Kontuan harturik lege-testu beraren 47. artikuluak xedatzen duela alkateordeei dagokiela, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan dagoenean.

Kontuan harturik dagokion alkateordeak eskuordetze espresurik gabe ezin izanen dituela hartu alkatearen eginkizunak hura kanpoan dagoenean, eta eskuordetze horrek 44. artikuluaren 1. eta 2. baldintzak bete beharko dituela.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoa.

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 eta 46. artikuluak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako hau lehen alkateorde izendatzea:

Lehen alkateordea: Javier Pérez Echevarrieta jauna.

Bigarrena.–Izendatuak ordezkatuko du alkate hau bere eskudantzietan legeak aurreikusitako kasuetan

Hirugarrena.–Alkatetza Javier Pérez Echevarrieta jaunari eskuordetzea 2026ko uztailaren 4tik 11ra bitarte, biak barne.

Laugarrena.–Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoarekin, izendapenak jasotzen dituen ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan; dena dela, ebazpena sinatu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bosgarrena.–Udalbatzari izendapenen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Seigarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, aditzera eman dezaten kargua onartzen duten ala ez.

Castejonen, 2026ko martxoaren 18an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2609152