134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Udal Plan Orokorraren 13. artikulua aldatzea. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2026ko ekainaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren berdeguneei buruzko 13. artikulua aldatzea, aldatu gogo baitira, Udal Plan Orokorrean, titulartasun publikoko espazio libreetan baimendutako eraikuntza-baldintzak eta erabilerak, udaleko hirigintza-aholkulariak idatzitako dokumentuari jarraikiz (espedientean dago).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berriobeitin, 2026ko ekainaren 24an.–Alkatea, Félix Remirez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2609187