134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Oposizio-lehiaketa, familia-langileen hiru plaza betetzeko. Izendapena

2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13koan, kalifikazio epaimahaiak erabaki bat hartu zuen honako deialdi honi dagokionez: oposizio-lehiaketa, familia-langileen hiru plaza betetzeko, lan-araubide finkoan. Erabaki horrekin bat, eta alkateak 2026ko ekainaren 23an emandako ebazpen baten bidez, izangai hauen aldeko izendapena egin du Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak: Nerea Gastón Legaz (plantilla organikoko 14. plaza); María Pilar Hernández Lara (plantilla organikoko 16. plaza) eta Margarita Flores Choque (plantilla organikoko 19. plaza. Izendapena egin da 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua betez (zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Uztailaren 15ean jabetuko dira plazaz. Epe horretan ez badira plazaz jabetzen, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, toki-administrazio honetako langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Zangozan, 2026ko ekainaren 23an.–Mankomunitateko burua, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2609164