134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen administrari-ofizialen lau plaza. Izendapena

2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20koan, deialdi bat argitaratu zen administrari-ofizialen 4 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, txanda irekian eta igoera txandan, Berriobeitiko Udalean aritzeko. Hautaprobak egin ondoan, kalifikazio-epaimahaiak 2026ko ekainaren 15ean egindako proposamenarekin bat, eta 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betez (foru-dekretu horrek Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten du), Berriobeitiko Udalak administrari-ofizial izendatzen ditu honako hauek:

–Alkatetzaren 2026ko uztailaren 1eko 902/2026 Ebazpenaren bidez, Nerea Ripa Alberdi izendatzen da administrari-ofizialaren lanpostuan aritu dadin, funtzionarioen araubidean, plantilla organikoko 22. plazan.

–Alkatetzaren 2026ko uztailaren 1eko 903/2026 Ebazpenaren bidez, Jose Ignacio Presencio Nagore izendatzen da administrari-ofizialaren lanpostuan aritu dadin, funtzionarioen araubidean, plantilla organikoko 24. plazan.

–Alkatetzaren 2026ko uztailaren 1eko 904/2026 Ebazpenaren bidez, Ana María Bautista Tiscar izendatzen da administrari-ofizialaren lanpostuan aritu dadin, funtzionarioen araubidean, plantilla organikoko 23. plazan.

–Alkatetzaren 2026ko uztailaren 1eko 905/2026 Ebazpenaren bidez, Estibaliz Labiano del Rio izendatzen da administrari-ofizialaren lanpostuan aritu dadin, funtzionarioen araubidean, plantilla organikoko 16. plazan.

Aipatu izangaiek 2026ko uztailaren 16an jabetu beharko dute plazaz, administrazio-eraginkortasuna arrazoi dela. Epe horretan plazaz jabetu ezean, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu toki-erakunde honetako funtzionario izateko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da honako hauek aurkez daitezkeela egintza honen aurka:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Felix Remirez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2609497