134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

26-00792 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi hauen oinarrien aurka: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko herritarren arretarako administrari-ofizialen bi plaza, nahitaezko euskara eskakizunarekin (C1)

Edurne Villanueva Jiménezek 26-00792 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Antsoaingo Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 27an hartutako erabakiaren aurka. Haren bidez, ezetsi zen berraztertzeko errekurtsoa, Batzarrak berak 2025eko irailaren 17an hartutako erabakiaren aurkakoa, zeina deialdi honen oinarriei buruzkoa baitzen: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko herritarren arretarako bulegoko administrari-ofizialen bi plaza, nahitaezko euskara eskakizunarekin (C1).

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, aurka egin nahi izanez gero errekurtsogilearen uziei. Hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Antsoainen, 2026ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2609282