134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

392E/2026 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez finantzaketa emateko deialdi bat onesten baita 2026. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen ikerketa lana areagotzeko. DDBN kodea: 913959.

Osasuneko kontseilariak abuztuaren 22an emandako 87/2014 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ikerketa sustatzeko programa onetsi zen, gaur egun indarrean segitzen duena. Programa horren 7.2.3 puntuan aurreikusita dago ikerketa areagotzeko prozedura bat abian jartzea, baldintza hauek betetzen dituzten laguntza unitate jakin batzuen ikerketa lanari sostengua emateko: ikerketarako estrategia oso zehatza izatea eta ikerketan ibilbide nabarmena frogatua duten profesionalak izatea, bai eta ikerketarako proiektu aktiboak eta kalitatezkoak ere.

Aipatutako baldintzak betetzen dituzten laguntza unitateen ikerketa lana areagotzeko, beharrezkotzat jotzen da hautatutako ikerlariei jarduera asistentzialaren zati bat kentzea. Horretarako, beharrezkoa den finantzaketa gehigarria bermatu beharra dago, areagotzearen xedeko profesionalak betetzen ez duen jarduera asistentzialari erantzuteko aldi baterako kontratazioak egin daitezen.

Estatuan Carlos III Osasun Institutuaren bidez eskaintzen den areagotze programaren osagarria da prozedura hau, eta, haren ildotik, aurreikusten da Osasun Departamentuak aldi baterako kontratazioen zati bat finantzatzea, hain zuzen, ikerketa lana areagotzen zaien fakultatibo espezialisten eta erizaintzako, odontologiako edo fisioterapiako unibertsitateko diplomadunen edo gradudunen lanaldiaren %50 adinakoa.

Adierazitakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluko y) letrak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz. Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2026. urtean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroen ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko deialdia onestea. Horretarako prozedura ebazpen honen I. eranskinean araututa dago.

2. Guztira, 90.000 euroko gastua baimentzea ebazpen honen bidez onesten den deialdia finantzatzeko. Aipatutako gastua 2026ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako 512002 51300 4809 465102 partidari egotziko zaio, "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izenekoari.

Era berean, partida horretan 2026an zehar aurrekontu-baliabide gehiago izanez gero, deialdi honetan aurreikusitako hasiera bateko gastuari gehitzen ahalko zaio, baina gastu horren zenbatekoa ezin izanen da izan emandakoa baino handiagoa.

3. Agintzea ebazpen hau eta dagozkion eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atariko administrazio publikoaren eremurako tramiteen katalogoan, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau igortzea Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuari, Ikerketa eta Berrikuntza Atalari, Ekonomia eta Ogasunak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari, Ebaluazio Batzorde Teknikoko kideei eta Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko ekainaren 15ean.–Osasuneko zuzendari nagusia, Antonio López Andrés.

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako laguntza unitateei finantzaketa emateko prozedura onestea, 2026an beren ikerketa lana areagotzeko. Unitate horiek, deialdian eskatutako baldintzak betetzeaz gainera, ikerkuntzan ibilbide nabarmena frogatua duten ikerlariak izan beharko dituzte, bai eta ikerketa proiektu aktiboak eta kalitatezkoak ere.

2.–Prozedura antolatu, instruitu eta ebazteko eskumena duten organoak.

2.1. Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalari behar diren eginkizunak esleitzen zaizkio ikerketa lana areagotzeko finantzaketa emateko prozedura antolatu eta instruitu dezan.

Instrukzio organoak batzorde teknikoaren irizpenari jarraikiz eginen du ebazpen proposamena. Instrukzio organoari egindako erreferentziak Ikerketa eta Berrikuntza Atalari dagozkio.

2.2. Prozedura ebazteko eskumena Osasuneko zuzendari nagusiari dagokio.

3.–Finantzaketa-eskatzaileak.

3.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetako laguntza unitate organikoen arduradunek (zerbitzuak, atalak, ospitale-unitateak, osasun mentaleko zentroak edo oinarrizko osasun laguntzako zentroak) eskatzen ahalko dute bertako profesionalen ikerketa lana areagotzea, betiere hurrengo puntuan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

3.2. Eskaera egiten duten laguntza unitateek bete beharko dituzten baldintzak hauexek dira:

–Laguntza unitate organikorako ikerketa plan bat izatea, ikerketa ildo batekin edo gehiagorekin eta helburu zehatzekin, 3 urtetarako gutxienez.

–Ospitaleen esparruan eta osasun mentaleko sarearen esparruan, gutxienez %80ko puntuazio orokorra lortu izana ebaluatutako azken urteko kudeaketa helburuak lortzeari dagokionez; eta oinarrizko osasun laguntzan, "Akreditatua" egoera lortu izana "Akreditazioa" deritzon atalean.

–Gutxienez ikertzaile nagusi bat izatea erakunde publiko edo pribatu batek lehia bidezko deialdi baten bidez finantzatutako ikerketa proiektu aktibo batean, eta proiektuak Nafarroako Osasun Departamentuaren lehentasunezko ikergaietako batekin lotua egotea.

3.3. Ikerketa lana areagotzeko hautagaiek, berriz, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Jarduera asistentziala izatea eta funtzionario gisako, estatutupeko edo kontratu bidezko lotura izatea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin laguntza eskatzen duen unitate organikoan berean, laguntza hau eskatzen denetik ikerketa lana areagotzeko jarduera bukatu arte.

–Ikertzaile nagusia izatea lehia bidezko deialdi publiko edo pribatu baten bidez finantzatutako ikerketa proiektu aktibo batean edo gehiagotan, eta eskaera egiten den unean gutxienez urtebete faltatzea hura bukatzeko, edo, bestela, 2025. urtean halako deialdietara aurkeztutako eta gutxienez on gisa ebaluatutako proiektu bateko ikertzaile nagusia izatea, edo kanpo-egiaztapeneko erakunde independente batek 100etik 70 puntu edo gehiago eman izana proiektuari.

–Ez izatea ikerketa lana areagotu zaion ikertzailea, ez deialdi honetan, ez eta Osasun Departamentuak egindako antzeko deialdi batean ere, ez aurten ez azken 3 urteetan.

4.–Gastu finantzagarriak.

4.1. Osasun Departamentuak ikerketa lana areagotuko zaion pertsonaren ordezko bat aldi baterako kontratatzeko kostua finantzatuko du, gehienez ere 12 hilabeterako, ikerketa lana areagotzen hasten den egunetik aurrera.

4.2. Deialdi honek, guztira, 90.000 euro finantzatuko ditu, 2026ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuko "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51300 4809 465102 partidaren kargura.

4.3. Finantzaketaren xedea izanen da ikerketa lana areagotzen zaion profesionalak (fakultatibo espezialista edo erizaintzako, odontologiako edo fisioterapiako unibertsitateko diplomadun edo graduduna) utziko duen jarduera asistentziala betetzea aldi baterako kontratazioaren bidez.

4.4. Laguntza unitate organikoari ematen ahalko zaion gehieneko zuzkidura ekonomikoa ez da 30.000 eurotik gorakoa izanen langileak ordezteko, Gizarte Segurantzaren enpresa-kuota barne.

4.5. Puntu gehien lortzen duten laguntza unitate organikoak finantzatuko dira, aurrekontu-kreditua agortu arte.

4.6. Ikerketa lana areagotzen zaion profesionala atxikia duen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroko zuzendaritzak eginen du beharrezkoak diren ordezko langileen kontratazioa. Finantzaketa 11. oinarrian xedatutakoari jarraikiz kudeatuko da.

5.–Ordezkapen kontratuaren ezaugarriak.

5.1. Ordezko langileei administrazio kontratua eginen zaie, aplikatzekoa den legerian oinarrituta, eta, gehienez ere, ordeztu beharreko profesionalak urtean duen lanaldi asistentzialaren erdia liberatzeko adina denborarako; denbora hori zerbitzuaren beharren arabera banatzen ahal da.

5.2. Diru-zuzkidura hamabi hilabetez erabiliko da gehienez ere, lehenengo ordezkapen kontratua sinatzen denetik hasita.

6.–Eskaerak.

6.1. Ikerketa lana areagotzeko laguntzak deialdi honen kargura eskatzeko agiri normalizatuak Nafarroako Gobernuko webguneko tramiteen katalogoaren fitxan daude eskura:

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-la-concesion-de-financiacion-para-la-intensificacion-de-la-actividad-investigadora-de-los-centros-del-servicio-navarro-de-salud-osasunbidea-durante-el-ano-2026-

6.2. Eskaerak agiri hauek bilduko ditu:

1. agiria. Laguntza unitate organikoaren arduradunak sinatutako eskabidea, non jasoko baitira, alde batetik, ikerketa lana areagotuko zaion pertsonaren izena, eta, bestetik, laguntza unitate horri dagokion Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailearen oniritzia.

2. agiria. Eskaera aurkezten duen laguntza unitate organikoaren ikerketa lana areagotzeko hautagaia izatea onartzeko idazkia, areagotu nahi den jarduera eginen duen pertsonak sinatua.

3. agiria. Ikerketa lana areagotzeko programan sartu beharreko profesionala zein laguntza unitate organikotakoa den, unitate horren ikerketa plana, baldintza hauek betetzen dituena: ikerketa ildo bat edo gehiago izatea, helburu zehatzak 3 urtetarako gutxienez, eta azken 5 urteetako memoria zientifikoa.

4. agiria. Txosten bat, non adieraziko baita proiektua bat datorrela, ikerketa lana areagotu nahi zaion profesionala zein laguntza unitate organikotakoa den, hango ikerketa planarekin eta hango lehentasunezko ekintza ildoekin. Hurrengo 3 urteetarako ikerketa ildo bat edo gehiago eta ikerketa helburuak izan beharko ditu, bai eta azken 5 urteetako memoria zientifikoa ere. Txostenean, orobat, honako hauek jaso beharko dira: nola uztartzen den laguntza unitatearen zerbitzuen zorroarekin eta datozen 3 urteetarako helburuekin; proiektua osasun laguntzako-beharrekin bat datorrela justifikatzea; zerbitzuaren eraginkortasunean eta kalitatean duen inpaktua; eta proiektuak ingurune klinikoari egiten dion ekarpena eta pazientearentzat duen balioa.

5. agiria. Proiektuaren kronograma, ongi zehaztuta burutzeko falta zaion denbora eta, orobat, ikerketa lana areagotzeko aldian ikertzaileak bete beharreko jarduera.

6. agiria. Ikerketa lana areagotu nahi zaion pertsonaren curriculum-merezimenduak, erantsitako formatuaren arabera. II. eranskinean jasotako ebaluazio irizpideen arabera deialdian baloratu daitezkeen merezimenduak modu ordenatu, sistematiko eta osoan aurkeztuko dira. Merezimendu bakoitza justifikatzeko, dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztuko da. Lehia bidezko deialdien bidez finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartu izana erakunde finantzatzaileak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko da. Deialdiaren URLa adieraziko da, behar diren egiaztapenak egiteko. Ez dira kontuan hartuko behar bezala justifikatzen ez diren merezimenduak.

7. agiria. Lehia bidezko deialdi baten bidez finantzatutako edo deialdi horietara aurkeztutako ikerketa proiektu aktiboaren kopia.

Proiektuari buruzko informazioan, gutxienez, honako hauek jaso behar dira: aurrekariak; helburuak; metodologia; ekintza-plana; proiektutik lortutako emaitzak aplikatzeak izan dezakeen eragina; eskatutako eta, hala badagokio, emandako aurrekontua; eta erakundearen egiaztagiri bat, non adieraziko baita proiektua finantzatu duela eta zenbat puntu lortu dituen aurkeztu den deialdian (100 puntutik 70 baino gehiago lortu beharko dira). Deialdirako eta haren ebazpenerako esteka adierazi beharko da. Proiektuak ikerketa lana areagotuko den aldirako dituen helburuak zehaztuko dira.

8. agiria. Ikerketa lana areagotuko zaion profesionalaren konpromiso idazkia, non hitzemanen baitu instrukzio organoari jakinaraziko diola baldin eta, ikerketa lana areagotzeko aldian zehar, laguntza unitate organikoz aldatzen bada edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin funtzionario gisako, estatutupeko edo kontratu bidezko lotura galtzen badu.

Sinatuta aurkeztu behar diren dokumentu guztiek sinadura elektroniko digitala izan beharko dute.

7.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.2. Tramitaziorako, bide elektronikoak erabiliko dira, Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoan eskura dagoen estekaren bitartez: https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/convocatoria-para-la-concesion-de-financiacion-para-la-intensificacion-de-la-actividad-investigadora-de-los-centros-del-servicio-navarro-de-salud-osasunbidea-durante-el-ano-2026-

7.3. Eskaeran ez bada frogatzen betetzen direla aipatutako baldintzak, instrukzio organoak komunikazio elektroniko baten bidez unitate interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta jakinaraziko dio ezen, zuzentzen ez baditu, bere eskaera ezetsi eta artxibatu eginen dela, bidezko den ebazpena eman ondoren.

7.4. Adierazitako epetik kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.

8.–Ebaluazio batzorde teknikoa.

Onartzen diren eskaerak batzorde tekniko batek baloratuko ditu, eta, ondoren, irizpen bat emanen du, instrukzio organoak ebazpen proposamena egin dezan.

Batzordea honako hauek osatuko dute:

María Jesús Guembe Suescun andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko burua.

M.ª Ana Mateo Cervera andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Prestakuntza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Carmen Beorlegui Arteta andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Argitalpen Zientifikoen Bulegoko burua.

Ana Chocarro Resano andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua.

María Barrios Madiedo andrea, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Ataleko burua.

Batzordeak onartzen diren eskaeren balorazioa eginen du, II. eranskinean jasotako ebaluazio irizpideen arabera, eta irizpen bat emanen du, eskaerak lehenetsiz lortutako emaitzen arabera.

9.–Eskaeren ebaluazioa.

Batzorde teknikoak onartzen diren eskaeren balorazioa eginen du, II. eranskinean jasotako ebaluazio irizpideei jarraikiz, eta irizpen bat emanen du, eskaerak lehenetsiz lortutako emaitzen arabera.

Instrukzio organoari dagokio finantzaketaren xede diren eskaeren gaineko proposamen arrazoitua egitea, batzorde teknikoak prestatzen duen hurrenkeraren arabera. Laguntza unitate organiko bakoitzeko eskaera bat sartzen ahalko da gehienez, aurreikusitako baliabide ekonomikoak agortu arte.

10.–Prozeduraren ebazpena.

10.1. Osasuneko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, ikerketa lanaz baliatuko diren unitate organikoak eta ikerketa lana areagotuko zaien pertsonak zehaztuko ditu, bai eta ikerketa lana areagotzeko aldia ere. Ebazpena hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaie erakunde interesdunei, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, instrukzio organoaren proposamen arrazoituaren arabera. Proposamen horretan zehaztuko da zein diren ikerketa lana areagotuko zaien pertsonak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zein laguntza unitate organikotakoak diren zehaztuta. Epe hori iragaten bada berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, ulertuko da eskaera ezetsi egin dela. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

10.2. Ebazpena jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen administrazio prozedura erkidea arautzen duen legedian ezarri bezala, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza unitate organikoei, ikerketa lana eginen den zentroko zuzendariari eta ikerketa lana eginen den zentroko profesionalak kontratatzeko zerbitzuari, eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian jarriko da jendaurrean.

11.–Finantzaketaren kudeaketa.

Esleitzen den diru-zenbatekoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari (IFZa: Q3150004D) ordainduko zaio, ikerketa lana areagotuko zaion langile bakoitza ordeztuko duen pertsona kontratatzeak dakartzan gastuak ordain ditzan. Ikerketa lana areagotuko zaion pertsonak zein zentrotan lan egiten duen, partida hauetan eginen da diru-sarrera:

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa: 543000 52200 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Osasun Mentaleko Kudeatzailetza: 541004 52700 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza: 547001 52300 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Tuterako Kudeatzailetza: 545000 52400 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

–Lizarrako Kudeatzailetza: 546000 52500 4410 000000 partida, "Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikertzaileentzako diru-sarrerak beste erakunde publiko batzuetatik" izenekoa.

Dirulaguntza ematen den unean ordainduko da.

Deialdia hutsik geratuz gero, finantzaketa 2026ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuko partida honetara itzultzen ahalko da: "Osasun langile publikoen ikerketa lana areagotzeko bekak" izeneko 512002 51300 4809 465102 partida.

12.–Ikerketa lana areagotzeko jarduera gauzatzea.

12.1. Ikerketa lana areagotzeko jarduera gauzatuko da deialdi honetan eta ikertzaileak egin beharreko jarduerari buruz aurkezten den dokumentazioan aurreikusten den moduan, deialdi honetan aurreikusitako epean.

12.2. Ikerketa lana areagotzeko jardueraren garapenean gertatzen den gorabehera edo aldaketa oro jakinarazi beharko zaio Ikerketa eta Berrikuntza Atalari.

Dirulaguntza emateko ebazpenaren egunetik hasi eta hiru hilabeteko epean ordezko langilerik kontratatzen ez bada, finantzaketa eten eginen da eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak itzuli beharko du ordaindu zaion finantzaketa.

12.3. Deialdi hau ebatzi ondoren laguntza unitateren batek finantzaketari uko egiten badio, egindako balorazioaren arabera zerrendan hurrengoa den unitateari ematea proposatuko da. Laguntza unitateak onartzen badu, dirulaguntza emateko ebazpena emanen da, eta azken gauzatze-epeak deialdi honetan ezarritakoetara egokitu beharko dira.

13.–Ikerketa lana areagotzeko jardueraren bukaera eta justifikazioa.

13.1. Ikerketa lana areagotzeko jarduera bukatzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean, laguntza unitate organikoaren arduradunak azken memoria bat bidali beharko dio Ikerketa eta Berrikuntza Atalari, non zehatz-mehatz azalduko baititu aurrera eramandako ekintzak eta lortutako helburuak, betiere ikerketa lana areagotzeko proiekturako finkatutako helburuen arabera, eta ikerketaren eraginari buruzko atal bat ere sartuko du, honako hauek bilduko dituena: eragin bibliometrikoa, jardun klinikoaren gainean edo osasun arloko politiken gainean duen eragina, osasunaren gainean edo eskaintzen den osasun zerbitzuaren gainean duen eragina, patenteen sorkuntzaren gainean edo egile-eskubideen gainean duen eragina, produktuen merkaturatzearen gainekoa edo spin-off konpainien sorkuntzaren gainekoa. Egoki irudituz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko da. Memoria hori laguntza unitate organikoaren arduradunak eta ikerketa lana areagotu zaion pertsonak sinatu beharko dute.

13.2. Ikerketa lana areagotzeko jarduera garatzeko beharrezkoa bada, laguntza unitate organikoaren arduradunak azken memoria aurkezteko epea luzatzeko eskatzen ahalko dio Ikerketa eta Berrikuntza Atalari, behar bezala arrazoituta. Luzapen hori 15 egunekoa izanen da gehienez.

13.3. Epe horretan berean, orobat, laguntza unitateak justifikatu beharko du ikerketa lana areagotu zaion pertsona ordeztu dela, bai eta ordezkapenaren iraupena eta lanaldia ere, eta, horrez gainera, ordezkapen horrek sortutako kostua eta egindako ordainketak ere bai.

13.4. Justifikatzen ez bada proiektua gauzatu dela eta langileak ordeztu direla deialdian ezarritakoari jarraikiz, Osasuneko zuzendari nagusiak, Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalak txosten arrazoitua eman ondoren, jasotako zenbatekoa itzultzeko eskatuko du, deusetan galarazi gabe litezkeen erantzukizunak.

14.–Konpromiso osagarriak.

Argitalpen zientifikoetan, ahozko komunikazioetan edo, oro har, ikerketa lana areagotzeko jardueraren ondoriozko emaitzen zabalkundean, deialdi honen bidezko finantzaketa izan dela zehaztu beharko da ohar baten bidez. Produkzio horien berri emanen zaio Ikerketa eta Berrikuntza Atalari, ikerketa lana areagotzearen espedientearen zenbakia zehaztuta eta sortzen diren argitalpenak erantsita, azken memoria noiz bidaltzen den kontuan izan gabe.

15.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

Zilegi da deialdi honen aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluarekin.

16.–Datuen babesa.

Eskaeran eta deialdi honetan aurkeztutako gainerako dokumentazioan jasotako datu pertsonalak honako hauei jarraikiz tratatuko dira deialdia ebazteko: 2016/679 (EB) Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Datuen tratamenduari buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren Atarian dago ikusgai; zehazki, Osasun Departamentuaren "Dirulaguntzen, beken eta laguntzen kudeaketa" izeneko atalean, helbide honetan:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/datuen-babesa

II. ERANSKINA.–EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA BAREMOAK

Batzordeak zilegi izanen du behar bezala egiaztatzen ez diren merezimenduak ezestea.

Ebaluazioa honako irizpide eta baremo hauen arabera eginen da:

A.–Laguntza unitateak proposaturik, ikerketa lana areagotu nahi zaion hautagaiaren curriculum-merezimenduen balorazioa: 70 puntu gehienez.

Bere ikerketa jarduerarekin zerikusia duten doktore-tesiak eta masterrak (60 ECTS) beti puntuatuko dira, noiz egin diren gorabehera.

Gainerako merezimenduen kasuan, kontuan hartuko den aldia 2019ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epea bukatu artekoa izanen da. Hala ere, hautagaiak frogatzen badu aldi horretan amatasun edo aitatasun baimena, edoskitze baimena edo bere kargura dauden ahaideak zaintzeagatiko baimena izan duela, 2018ko urtarrilaren 1era arte atzeratuko da aldi horren hasiera.

a. 6. agirian jasotako argitalpenen balorazioa. Baloratzea nahi den argitalpenak erantsiko dira, gehienez 10. Atal honetan gehienez 40 puntu emanen dira, honela banatuta:

Journal Citation Report (JCR) delakoan indexatutako argitalpen bakoitzeko:

–Lehenengo edo azken sinatzaile gisa edo korrespondentziarako egile gisa agertzen bada: 4 puntu.

–Gainerako egileak: 2 puntu.

b. Lehia bidezko deialdietan finantzatutako ikerketa proiektuetan parte hartzea: 10 puntu gehienez. Parte-hartze mota adieraziko da (proiektu osoaren ikertzaile nagusia edo ikertzailekidea, proiektuaren titulua, parte-hartzearen hasiera- eta bukaera-data, erakunde finantzatzailea, eta publikoa edo pribatua den).

Ikertzaile nagusi gisa:

–Nazioarteko proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko, 1,5 puntu.

–Espainia mailako proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko, puntu bat.

–Eskualde mailako proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko, 0,6 puntu.

Ikertzaile laguntzaile gisa:

–Nazioarteko proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko, 0,5 puntu.

–Espainia mailako proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko, 0,3 puntu.

–Eskualde mailako proiektuetan izandako parte-hartze bakoitzeko, 0,15 puntu.

c. Osasun sistemaren garapen kliniko, asistentzial edo teknologikoari egindako beste ekarpen batzuk: 20 puntu gehienez.

–Bere ikertzaile jarduerarekin lotutako doktore-tesia: 4 puntu tesi bakoitzeko.

–Bere ikertzaile jarduerarekin lotutako doktore-tesiaren zuzendaritza: 0,5 puntu zuzendutako eta defendatutako tesi bakoitzeko.

–Masterra, unibertsitateko espezialista edo unibertsitate-aditua, dagokion unibertsitatearen ziurtagiriaren bidez egiaztatua (ECTS kopurua adierazi beharko da). Lortutako titulazio bakoitzeko:

  • 60 ECTS edo gehiago: 1 puntu.
  • 30-59 ECTS: 0,60 puntu.
  • 16-29 ECTS: 0,30 puntu.

–Bere ikertzaile jarduerarekin lotutako master bukaerako lanaren zuzendaritza: Zuzendutako eta defendatutako master bukaerako lan bakoitzeko, 0,15 puntu.

–Patente edo egile-eskubide bakoitzeko: 4 puntu. Proiektua Industria Jabetzaren Aldizkari Ofizialean (BOPI) argitaratu izanaren egiaztagiria erantsiko da.

–Kasuan kasuko espezialitateko edo jakintza arloko erreferentziazko elkarte zientifikoek antolatutako kongresuetan lehen egile gisa aurkeztutako komunikazio, hitzaldi edo poster bakoitza honela puntuatuko da, betiere lanak onartzeko hautapen prozesua egin bada:

  • Nazioarteko kongresua: 0,30 puntu.
  • Kongresu nazionala: 0,15 puntu.

–Batzorde tekniko aholku-emaileetan edo komite zientifiko, tekniko edo aholku-emaileetan kide izateagatik (alde batera utzita kongresu, jardunaldi eta aldizkarietako komite zientifikoak):

  • Nazionalak edo nazioartekoak: 0,30 puntu.
  • Autonomia erkidegokoak: 0,15 puntu.
  • Laguntza zentro batekoa edo elkarte zientifiko batekoa: 0,10 puntu.

–Praktika klinikoko gidetan, osasun arretako protokoloetan, berrikuntza sanitarioko proiektuetan edo dokumentu zientifiko eta teknikoetan egile gisa parte hartzeagatik: 0,20 puntu parte-hartze bakoitzeko.

B.–Proposamenaren balorazio estrategikoa: 100 puntu gehienez.

a. Aurkeztutako ikerketa proiektuaren balorazio estrategikoa: 40 puntu gehienez.

I.–7. agiri gisa aurkeztutako ikerketa proiektuak Nafarroako osasun sistemarako duen interes estrategikoa, 2014-2020ko Osasun Planaren arabera, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 51. artikuluari jarraikiz, eta gaixotasun transmitigarrietan ikertzeko beharraren arabera: 20 puntu gehienez, honela banatuta:

–Osasunaren prebentzioa eta sustapena (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta hauek lantzen baditu: mendekotasunak (substantziekikoak edo bestelakoak), nutrizioa, obesitatea, jarduera fisikoa eta autozaintza.
  • Beste 2 puntu baldin eta haurretan eta nerabeetan zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean baldin badaude patologien gaixotze-tasa eta/edo larritasuna ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: hautemandako osasun egoera, bizi-kalitatea, desgaitasuna, autonomia pertsonala, heriotza goiztiarra edo ekidin daitekeen heriotza.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Minbizia (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: prostatako minbizia, koloneko, ondesteko eta uzkiko minbizia, bronkioetako edo biriketako minbizia, bularreko minbizia, umetoki-lepoko minbizia, obulutegiko, maskuriko, urdaileko, pankreako eta gibeleko minbizia, edo gaixotasunaren/tratamenduaren sekuela fisikoak (linfedema, ostomia, ahotsa berreskuratzea eta abar).
  • Beste 2 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: oinarrizko ikerketa, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen ebaluazioa, edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean honako hauek badaude: patologien gaixotze-tasa eta/edo larritasuna ebaluatzea edo hautemandako osasun egoera eta/edo bizi-kalitatea neurtzea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Osasun mentala (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta suizidioan, autolesioetan, substantzien kontsumoarekin lotutako osasun mentaleko arazoetan edo haurren eta nerabeen osasun mentaleko arazoetan zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: gaixotasunaren etiologia, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa, edo pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean honako hauek badaude: patologien gaixotze-tasa eta/edo larritasuna ebaluatzea edo hautemandako osasun egoera eta/edo bizi-kalitatea neurtzea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Gaixotasun neurologikoak eta neurodegeneratiboak (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: Parkinson-en gaixotasuna, esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofikoa edo dementzia.
  • Beste 2 puntu baldin eta gai hauek lantzen baditu: hautematea eta baheketa, oinarrizko ikerketa, gaixotasunaren etiologia, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu helburuen artean honako hauek badaude: hautemandako osasun egoera eta/edo bizi-kalitatea ebaluatzea, edo desgaitasuna eta/edo autonomia neurtzea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Denboraren mendeko larrialdiei arreta ematea (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: infekzioak, sepsiak eta shock septikoak, garezurreko traumak eta politraumatismoak, bizkortzeko maniobra kardiakoak, gaixotasun zerebrobaskularra eta min toraziko akutua.
  • Beste 2 puntu baldin eta hauek aztertzen baditu: osasun emaitzen iragarle diren arrisku faktoreak, edo pazienteen arretarako denbora-sekuentzia.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean honako hauek badaude: esku-hartzeen eraginkortasuna ebaluatzea gaixotze- eta heriotza-tasari edo desgaitasunaren prebentzioari dagokienez, edo efizientzia neurtzea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Gaixotasun baskularrak eta endokrinoak (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: balbuletako alterazioak, miokardioko infartu akutua, aterosklerosi koronarioa, gaixotasun zerebrobaskular akutua, diabetes mellitusa eta horren konplikazioak (erretinopatia, nefropatia, etab.).
  • Beste 2 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen ebaluazioa, edo gaixotasuna duten pertsonen arreta integrala.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean badaude patologien gaixotze-tasa eta/edo larritasuna ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: hautemandako osasun egoera, bizi-kalitatea, heriotza goiztiarra eta/edo ekidin daitekeen heriotza, eta efizientzia.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Arnasbideetako gaixotasunak (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: asma, gripea, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa eta bronkiektasiak, pneumonia edo biriketako fibrosia.
  • Beste 2 puntu hauek lantzen baditu: etiologia, osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, hautematea eta baheketa, diagnostikoa, edo tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean honako hauek badaude: patologien gaixotze-tasa eta/edo larritasuna ebaluatzea edo hautemandako osasun egoera eta/edo bizi-kalitatea neurtzea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Paziente pluripatologikoak (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta osasun laguntzako mailen eta diziplina anitzeko mailen arteko harremanean zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta tratamendu eta esku-hartze terapeutikoak garatzen edo ebaluatzen baditu.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean badaude osasunaren gaineko emaitzak ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: hautemandako osasun egoera eta bizi-kalitatea, mendekotasuna eta/edo autonomia pertsonala, edo efizientzia.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Zainketa aringarriak eta etengabeko arreta bizitzaren amaieran (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: nekea, linfedema, delirioa, goragalea, kakexia, etab., laguntza soziala, familiarena, erlijiosoa, alderdi komunikatiboak (galdera zailak, kontraesanak dituen informazioa,...), pazientearen inplikazioa edo laguntza psikologikoa depresioari, etsipenari, antsietateari eta abarrei aurre egiteko.
  • Beste 2 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: zainketen koordinazioa eta integrazioa, oinarrizko osasun laguntzako taldearen rola zainketa aringarrietan, edo tratamendu farmakologikoa eta ez-farmakologikoa.
  • Beste bi puntu helburuen artean bizi-kalitatea ebaluatzea badu.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Mina (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: min neuropatikoa, artrosiari lotua, osteoporosiari lotua, bizitzaren amaierari lotua, zefaleak, metastasia, komorbilitate asko eta min muskuloeskeletikoa duten adinekoen kasuan.
  • Beste 2 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: minaren ebaluazioa, arreta integrala, tratamendu eta esku-hartze terapeutikoen garapena eta/edo ebaluazioa.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean badaude patologien gaixotze-tasa eta/edo larritasuna ebaluatzea edo honako hauek neurtzea: hautemandako osasun egoera eta/edo bizi-kalitatea, desgaitasuna eta/edo autonomia pertsonala, edo efizientzia.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Pazienteen segurtasuna (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu medikazio akatsetan zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta gai hauetan zentratzen bada: taldeko lana, segurtasun tresnak (hala nola check-list-a, pazienteen transferentzia txantiloiak, etab.), jakinarazpen sistemak, komunikazio eta informazio prozesua, gertaera kaltegarrien epidemiologia eta arrisku faktoreak, eskumenak, profesionalen entrenamendua eta abileziak, edo pazienteen segurtasun adierazleak garatzea.
  • Beste 2 puntu baldin eta helburuen artean honako hauek badaude: osasunaren gaineko emaitzak ebaluatzea eta heriotza goiztiarra eta/edo ekidin daitekeena neurtzea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Osasuna eta generoa (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 2 puntu baldin eta ikerketa genero-indarkerian zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta ikerketa sexu- eta ugalketa-osasunean zentratzen bada.
  • Beste 4 puntu baldin eta genero-arrakala gutxitzeko aukerak hautematean zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Gaixotasun transmitigarriak (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta GIBean, HIESean, sexu-transmisiozko gaixotasunetan edo osasun asistentziarekin lotutako infekzioetan zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta osasun publikoan eta osasun sistemen antolakuntzaren hobekuntzan zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta mikrobioen aurkakoekiko erresistentziak prebenitzean edo mikrobioen aurkakoen erabilera optimizatzean zentratzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Asistentzia humanizatzea (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu gai hauetan zentratzen bada: pertsonarengan zentratutako arreta humanizatzea, irisgarritasun unibertsala, tratu adeitsua, pazienteen autonomiarekiko errespetua, profesionalen zainketa eta ongizatea eta herritarren parte-hartzea.
  • Beste 2 puntu bizitzaren lehen etapetan zentratzen bada (haurdunaldia, jaiotza, haurtzaroa eta nerabezaroa), edo arreta onkologikoan, zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran.
  • Beste 2 puntu desgaitasunaren eta heriotza goiztiarraren kausa nagusiei buruz aritzen bada.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Gaixotasun arraroak (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu baldin eta gaixotasun oso arraroetan zentratzen bada –hau da, 50.000 pertsonako bati baino gutxiagori eragiten dietenak–.
  • Beste 2 puntu baldin eta haurtzaroko gaixotasun genetikoei erreparatzen badie.
  • Beste 2 puntu gai hauetan zentratzen bada: baliaezintasuna eragiten duten gaixotasunak, familiakoei sostengu ematea, zainketak.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

–Zahartze aktiboa eta osasungarria (8 puntu), eta gehienez 20 puntura arte, honela gehituz:

  • Beste 4 puntu gai hauek lantzen baditu: jarduera fisikoa eta bizi-estilo osasungarriak sustatzea, bizi-kalitatea, irisgarritasuna, irudi sozial positiboa.
  • Beste 2 puntu baldin eta hauskortasuna, gaitasun funtzionala eta/edo erorikoak eta/edo gaitasun kognitiboaren hobekuntza aztertzen baditu.
  • Beste 2 puntu gai hauek lantzen baditu: bakardadea eta osasuna, arreta emozionala eta isolamendu fisiko eta soziala.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizarteko desberdinkeria-ardatz hauek aztertzen baditu, ikerketan duten eragina ebaluatuta: maila sozioekonomikoa, adina, etnia eta/edo lurraldea.
  • Beste 2 puntu baldin eta gizonen eta emakumeen arteko arrakala biologikoen, psikosozialen eta/edo ekonomikoen inpaktua aztertzen eta ebaluatzen badu.

II.–Aurkeztutako ikerketa proiektua bat etortzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 51. artikuluarekin: gehienez 5 puntu, honela banaturik:

  • Puntu bat baldin eta gizonen eta emakumeen arteko aldeak aztertzen baditu gaixotze-tasari eta hilkortasun-tasari dagokienez.
  • Puntu bat baldin eta osasun sistemetako arretari dagokionez sexuen artean gertatzen diren desberdintasunak aztertzen baditu.
  • Puntu bat baldin eta ikerketa genero-indarkerian edo sexu- eta ugalketa-osasunean zentratzen bada.
  • Puntu bat baldin eta aztertutako patologian eragina duten desberdintasun biomedikoak eta generoari lotutako baldintzatzaileak (sozialak, kulturalak eta hezkuntzakoak) aztertzen baditu.
  • Puntu bat baldin eta genero-arrakala gutxitzeko proposamenak hautematean zentratzen bada.

III.–Proposamenak Osasunbidearentzat eta Osasun Departamentuarentzat duen interes estrategikoa: Laguntza unitateko profesionalak ikerketa-egituretakoak izatea: 15 puntu gehienez.

  • Unitateko profesional bat gutxienez IdisNa-koa izatea: 7 puntu.
  • Unitateko profesional bat gutxienez Ikerketa Biomedikoaren Zentro (CIBER) batekoa izatea: 4 puntu.
  • Unitateko profesional bat gutxienez Navarrabiomed-eko ikerketa talde batekoa izatea: puntu bat.
  • Unitateko profesional bat gutxienez osasun emaitzetara bideratutako ikerketa kooperatiboko sare (RICOR) batekoa izatea: 3 puntu.

b. Proiektua bat etortzea laguntza unitate organikoaren lehentasunezko ekintza-ildoekin; balorazioa: 60 puntu gehienez.

I.–Aurkeztutako proiektua bat etortzea unitatearen zerbitzuen zorroarekin eta helburuekin: 15 puntu gehienez.

Ebaluatuko da proposamena koherentea den unitateak eskaintzen dituen prestazioekin eta egungo ildo estrategikoekin.

–Proiektua ez badator bat zerbitzuen zorroarekin, edo narratiba nahasia badu unitatean duen kokapen estrategikoari dagokionez: 0 puntutik 6ra bitarte.

–Proposamen argia, ongi egituratua eta unitate klinikoaren eskumen eta helburuekin guztiz bat datorrena: 7 puntutik 15era bitarte.

II.–Proposatutako hobekuntzaren justifikazioa, asistentzia-beharretan oinarrituta: 15 puntu gehienez.

Proposatutako hobekuntza behar bezala funtsatua dagoen ebaluatuko da, atzemandako gabezietan edo benetan dagoen eskari klinikoan oinarrituta.

–Justifikazioa ahula bada, unitatearen datuetan edo pazienteen beharretan oinarritu gabea: 0 puntutik 6ra bitarte.

–Justifikazioa sendoa bada, eta arrazoituta badago aldaketaren beharra erakusten duten jarduerari, kalitateari edo pazientearen segurtasunari buruzko datuekin: 7 puntutik 15era bitarte.

III.–Ikerketa proiektuak unitatearen efizientzian eta kalitatean duen eragina: 15 puntu gehienez.

Baloratuko da proiektuak zenbateraino hobetzen dituen prozesu klinikoak edo unitatearen kudeaketa.

–Aurkeztutako proposamenak lotura ahula badu zerbitzuaren efizientzia operatiboarekin edo zerbitzuaren kalitate asistentziala hobetzearekin: 0 puntutik 6ra bitarte.

–Prozesu klinikoak optimizatzearekin, aldakortasuna murriztearekin edo osasun emaitzak hobetzearekin lotura argia badago: 7 puntutik 15era bitarte.

IV.–Proposamenak ingurune klinikoari egiten dion ekarpena eta pazientearentzat duen balioa: 15 puntu gehienez.

Baloratuko da proposamenak zer onura ekartzen dion osasun sistemaren antolamenduari eta erabiltzaileei.

–Ez bada hobekuntza-ikuspegi argirik identifikatzen unitatearentzat edo pazientearentzat: 0 puntu.

–Segurtasuna, pazientearen gogobetetasuna edo zerbitzu klinikoaren jasangarritasuna hobetzeko konpromiso esplizitua ezartzen bada: 15 puntu.

Iragarkiaren kodea: F2608917