134. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

195E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026-2027 denboraldirako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra, foru agindu honen eranskinean dagoena.

Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ehiza-aprobetxamendua antolatzeko, ingurumen gaietako eskumenak dauzkan departamentuko titularrak urtero onetsiko ditu aprobetxamendugai izan daitezkeen espezieak ehizatzeko debekualdiei buruzko xedapen orokorrak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko du.

Era berean, Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 7.d) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroan ehizan aritzeko, bete beharko dira debekualdien xedapen orokorra eta ehiza antolatzeko kasuan kasuko plana.

Bestalde, ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren artikulu bakarraren bidez, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zen.

Haren 2.2 artikuluan ezartzen denez, debekualdiei buruzko xedapen orokorra urtero onetsiko da, eta hartan ezarriko da zer espezie, azpiespezie edo populazio ehizatzen ahal diren.

Eta erregelamendu beraren 29. artikuluan ezarrita dago ehiza antolatzeko planek izan dezaketen zonakatzea.

Azkenik, 52. artikuluan ezartzen da ezen Nafarroako Foru Komunitatean bi eskualde egonen direla ehizaren ondorioetarako: iparraldekoa eta hegoaldekoa.

Lege agindu horiek betetzeko asmoz, bidezko da 2026-2027 kanpainarako ehiza arautzen duen xedapen orokorra onestea.

Hori horrela, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak proposaturik, eta Ehizako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 33.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz.

AGINTZEN DUT:

1. Onestea ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra 2026-2027 denboraldirako. Foru agindu honen eranskinean ageri da.

2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 23an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

ERANSKINA.–EHIZA DEBEKUALDIEI BURUZKO XEDAPEN OROKORRA 2026-2027 DENBORALDIRAKO

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

Ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokor honen xedea da Nafarroan 2026-2027 denboraldiko ehizari buruzko araudi berariazkoa finkatzea.

2. artikulua. Ehizaldiak.

Ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokor honek, oro har, Nafarroako ehiza barrutietarako ehizaldiak finkatzen ditu; horrek, dena dela, ez du zertan eraginik izan ehiza antolatzeko planetan ageri diren beste jarduera batzuetan. Nafarroako Ehizari buruzko 17/2005 Foru Legetik eratortzen ahal diren ehiza modalitate berriak aurreikusita egon beharko dira Ehiza Antolatzeko Planean, edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimendu beharko ditu.

3. artikulua. Zonakatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko lurraldearen iparraldeko eta hegoaldeko eremuen banalerroa ezarrita dago Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatzeko eta betearazteko Erregelamenduaren 52. artikuluan; erregelamendu hori ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

II. KAPITULUA.–EHIZA-ESPEZIEAK

4. artikulua. Ehizatzen ahal diren espezieak.

Nafarroan, 2026-2027 denboraldian, ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokor honen III. kapituluan jasota dauden espezieak ehizatzea baimentzen da. Horiek denak sartuta daude Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamenduaren 2. artikuluan. Erregelamendu hori ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

III. KAPITULUA.–EHIZA GARAIAK

5. artikulua. Ehiza garaiak eta ehiza egunak.

1. Kapitulu honetan finkatutakoak dira ehiza garaiak eta ehiza egunak, ehizaldia irekitzeko eta ixteko egunak barne. Ehiza barrutiren bat herri batek baino gehiagok osatua baldin bada, herri haietariko bateko jaia hautatu beharko da, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari haren berri eman, aldez aurretik.

2. Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordu bat lehenago hasiko da, eta sartu eta ordu batera bukatuko. Almanakatik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.

6. artikulua. Basurdea.

1. Baimena ematen da basurdea ehizatzeko, 2026ko abuztuaren 15etik 2027ko otsailaren 28ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, su armaz uxaldietan eta mendi-ehizaldietan, eta arkuz uxaldietan, mendi-ehizaldietan eta jarrai-ehizan.

2. 2026ko abuztuaren 1etik 2027ko uztailaren 31ra bitarte, basurdea egunero ehizatzen ahalko da su armaz edo arkuz, zelatan eta gaueko itxaronaldietan.

Apartatu honi dagozkion modalitateetan jarduteko, aprobetxamenduaren titularrak 48 ordu lehenago abisatu beharko dio kasuan kasuko eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari.

Gaueko itxaronaldiak egiteko, Ehiza Antolatzeko Planean baimendutako postuak erabiliko dira. Zelata-ehizan aritzeko ere postu horiexek berak erabiliko dira.

Gaueko itxaronaldietan, segurtasun arrazoiak direla-eta, baimena ematen da su armari edo arkuari lotutako linternak erabiltzeko, tiroa egin edo gezia bota aurre-aurreko unerako bakarrik. Eraginkortasun arrazoiak direla-eta, baimenduta dago substantzia usaintsuak erabiltzea, petrolioaren eratorriak ez badira, gehienez 10 cm x 10 cm-ko azaleran zabalduta.

3. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen ehiza barrutietan, uxaldian ehizatzen ahalko da Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.

4. Orkatzen jarrai-ehizan basurdeei tiro egiten ahalko zaie, ehiza barrutiaren kudeaketaren titularrak horretarako baimena emanez gero.

7. artikulua. Orkatza.

1. Baimena ematen da orkatza uxaldietan eta mendi-ehizaldietan ehizatzeko, 2026ko abuztuaren 15etik 2027ko otsailaren 28ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

Epe horretan berean baimenduta dago jarrai- eta zelata-ehiza egitea asteko egun guztietan. Horretarako, ehiztariak 24 ordu lehenago abisatu beharko dio kasuan kasuko eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, eta erabiliko den besokoak zer zenbaki duen adieraziko dio, baita jarduketaren eremua(k) ere. Ehiza egun horietarako ehizazaina duten ehiza barrutietan, horrexek emanen dio abisua eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, eta erabiliko den besokoaren zenbakia eta jarduketaren eremua(k) jakinaraziko dizkio. Horrez gain, jarduera koordinatuko du eta parte hartzen duten ehiztarien eguneroko kontrola eramanen du.

Ehiza antolatzeko kasuan kasuko planean zehaztutako kupoak beteko dira.

Erabilitako besokoen gordekinak, baita eme eta kumeen besoko erabili gabeak ere, 2027ko martxoaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan.

2. 2027ko apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, egunero ehizatzen ahalko dira, jarrai-ehizan, Ehiza Antolatzeko Planean modalitate horretarako kupoan ezarritako orkatz arrak, baita otsailaren 28ra arte baimendutako modalitateetan ehizatu ez diren orkatza arrak ere.

Orobat, arrak, emeak eta kumeak hiltzen ahalko dira aldi horretan, zenbait barrutitan; hain zuzen, besoko neutroak esleiturik dituztenetan, kalteak izateko arriskua dela-eta. Besoko horietan ez da zehazten aleen sexua eta adina. Horretarako, ehiztariak 24 ordu lehenago abisatu beharko dio kasuan kasuko eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, eta erabiliko den besokoak zer zenbaki duen adieraziko dio, baita jarduketaren eremua/zona ere. Ehiza egun horietarako ehizazaina duten ehiza barrutietan, horrexek emanen dio abisua eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, eta erabiliko den besokoaren zenbakia eta jarduketaren eremua/zona jakinaraziko dizkio. Horrez gain, jarduera koordinatuko du eta jarrai-ehizan parte hartzen duten ehiztarien eguneroko kontrola eramanen du.

Ehiza antolatzeko kasuan kasuko planean zehaztutako kupoak beteko dira.

Erabilitako besokoen gordekinak eta besoko erabili gabeak ere 2027ko irailaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan.

3. Erabili gabeko besokoak eta erabilitakoen gordekinak itzultzen ez badira, hurrengo denboraldian ehiza larriaren aprobetxamenduak egitea debekatzen ahalko da.

4. Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen ehiza barrutietan, uxaldian ehizatzen ahalko da Ehiza Antolatzeko Planean adierazitako uxalekuetatik kanpo.

8. artikulua. Oreina.

1. Baimena ematen da arrak jarrai-ehizan botatzeko 2026ko irailaren 13tik urriaren 4ra arte, egunero, ehiza antolatzeko kasuan kasuko planean xedaturikoari jarraikiz.

Horretarako, ehiztariak edo barrutiko ehizazainak 24 ordu lehenago abisatu beharko die kasuan kasuko eskualdeko Basozainak-Ingurumena Zaintzeko Taldeari, Guardia Zibileko Natura Babesteko Zerbitzuari eta Foruzaingoko Ingurumena Babesteko Brigadari, eta adieraziko die erabiliko den besokoak zer zenbaki duen eta zein eremutan (bat edo gehiago) jardun behar duten.

2. Baimena ematen da 2026ko urriaren 12tik 2027ko otsailaren 28ra arte uxaldietan eta mendi-ehizaldietan ehizatzeko, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza antolatzeko kasuan kasuko planak ezarritako kopuruak errespetatuz betiere.

3. 2027ko martxoaren 15a baino lehen, erabilitako besokoen gordekinak eta besoko erabili gabeak aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan.

4. Erabili gabeko besokoak eta erabilitakoen gordekinak itzultzen ez badira, hurrengo denboraldian ehiza larriaren aprobetxamenduak egitea debekatzen ahalko da.

9. artikulua. Adarzabala.

Baimena ematen da adarzabala uxaldietan eta mendi-ehizaldietan ehizatzeko, 2026ko urriaren 12tik 2027ko otsailaren 28ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

10. artikulua. Azeria.

Baimena ematen da azeria ehizatzeko, honako ehiza modalitate hauen bidez betiere:

a) Bakarkako jauzi-ehiza: galeperra debeku-erdiko aldian harrapatzen ahal den egun eta toki beretan ehizatzen ahalko da 2026ko azaroaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

b) Uxaldiko modalitatea: 2026ko abuztuaren 15etik 2027ko otsailaren 28ra arte ehizatzen ahalko da modalitate hau erabiliz, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Bakar-bakarrik azeria harrapatzeko diren uxaldi horietan, perdigoiez egin beharko zaio tiro.

c) Zelata-ehiza gordelekuen inguruan eta taldeka: 2026ko azaroaren 1etik 2027ko otsailaren 28ra arte ehizatzen ahalko da, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

d) Ehiza larriko uxaldiak eta mendi-ehizaldiak: ehiza modalitate hauetan, balak erabiliz ehizatzen ahalko da, 2026ko abuztuaren 15etik 2027ko otsailaren 28ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

e) Orkatzen jarrai-ehizan, azeriei balaz tiro egiten ahalko zaie ehiza larriko modalitate honetan, 2026ko abuztuaren 15etik 2027ko otsailaren 28ra arte eta 2027ko apirilaren 1etik uztailaren 31ra bitarte.

f) Untxiek eragindako kalteak prebenitzeko plan baimenduak dituzten barrutietan eta ehizaldi orokorretik kanpo edo salbuespenezko metodoekin untxiak ehizatzea baimentzen den barrutietan, artikulu honetako aurreko apartatuetan xedatutakoa aplikatuko da.

g) Oro har, f) apartatuan aipatutako barrutietan debekatuta dago espezie horren harrapariak kontrolatzea, non ez duen barrutiaren kudeaketaren titularrak hori behar bezala justifikatzen.

11. artikulua. Eperra.

1. Baimena ematen da eperra ehizatzeko 2026ko azaroaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, igandeetan eta Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan.

2. Ehiztariak beranduenez 14:00ak arte aritzen ahalko dira ehizan.

3. Ehiztari bakoitzak gehienez bi eper harrapatzen ahalko ditu egunean. Eperra botatzeko taldeak ez dira inoiz hiru ehiztari baino gehiagokoak izanen.

Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.

4. Taulan zehaztutako irizpideen arabera kalkulatuko da ehiza egunen gehieneko kopurua barruti bakoitzeko. Barruti bakoitzerako egun kopurua kalkulatzeko, dagozkion balioak batuko dira. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bidez aldatzen ahalko du kopuru hori, akats materialak daudenean edo Ehiza Antolatzeko Planean ezarritakoa bete behar denean. Gehieneko kopuru hori Ehiza Antolatzeko Planaren eta urteko planaren mugek baldintzatuko dute.

IRIZPIDEAK

EGUNAK

2026ko udaberrian dauden ugaltzaileen kopurua Ehiza Antolatzeko Planean ezarritako potentzialtasunaren %50etik beherakoa baldin bada:

0

2026ko udaberrian dauden ugaltzaileen kopurua Ehiza Antolatzeko Planean ezarritako potentzialtasunaren %50 edo handiagoa baldin bada

(1) 2026ko udaberriko ugaltzaileen kopurua 2025eko aldi berarekin alderatuta

Txikiagoa

1

Berdina edo handiagoa

2

(2) 2026ko udaberriko dentsitatea (banakoak hektareako)

0,15 baino gutxiago

0

0,15 edo gehiago

1. motako barrutia

2

2. motako barrutia

1

3. motako barrutia

0

(3) Eperraren habitata hobetzeko jarduketak egitea

Jarduketarik gabe

0

Gutxienez 3 ekintza independente azken 5 urteetan

1

"Eperraren habitata hobetzeko jarduketak egitea" (3) irizpidea aplikatzeko, eskatuko da IV. eranskinean jasotako dokumentua erregistro bidez aurkezteko, informazio guztia beteta eta kudeaketaz arduratzen den entitateak sinatuta, eta, desberdina bada, barrutiaren titularrak sinatuta.

Eskaera egiteko epea foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2026ko abuztuaren 21ean amaituko, 23:59an. Epe horretan jasotako eskaerak baino ez dira izapidetzeko onartuko.

IV. eranskinean jasotako jarduketak bakarrik hartuko dira kontuan, eta azken bost urteetan gutxienez 3 jarduketa egin beharko dira.

"2026ko udaberriko dentsitatea (banakoak hektareako)" (2) irizpidea aplikatzeko, barruti bakoitzaren mota hartuko da kontuan, I. eranskinean zehazten denaren arabera. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez aldatzen ahalko da, baina bakarrik akatsik hautemanez gero.

5. Ehiza barruti bakoitzerako baimendutako gehieneko egun kopuruaren zerrenda Nafarroako Atariko web-orrian argitaratuko da (www.nafarroa.eus).

6. Nafarroako Gobernuak martxan jartzen ahalko ditu eperrean zigilu elektronikoa erabiltzeko proiektu pilotuak, gehienez ere 10 barrutitan. Barruti horietan eperra harrapatzeko kupo bat ezarriko da, eta ez da aplikatuko foru agindu honen 11. artikuluko 4. puntua.

7. Larreratzeko baimena ematen da, armarik gabe eta zuhaizti eremuetatik kanpo, 2026ko urriko larunbat eta igandeetan, pertsonako gehienez ere 4 lumarako txakur edo arrasto-txakur erabiliz.

12. artikulua. Erbi iberiarra.

1. Baimena ematen da erbi iberiarra ehizatzeko 2026ko azaroaren 1etik abenduaren 27ra arte, igandeetan eta Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan, Ehiza Antolatzeko Planari, 2026ko laginketei eta barruti bakoitzean ezarritako egutegiari jarraikiz.

Gehienez bi egunez ehizatzen ahalko da eskopetaz barruti bakoitzean. Ehiztariak beranduenez 14:00ak arte aritzen ahalko dira ehizan.

2. Eskopetaz ehizatzen denean, gehieneko kupoa, eguneko eta ehiztariko, hauxe da: erbi bat jauzi-ehizan. Erbia uxaldian botatzeko modalitatean, kupoa erbi batekoa da ehiztari talde bakoitzeko. Erbia botatzeko taldeak ez dira inoiz hiru ehiztari baino gehiagokoak izanen.

3. Xarlangoz (erbi-txakurrez) egindako erbi ehiza, eskopetarik eta makilarik gabe, gehienez ere bi xarlango askerekin pertsona edo ehiza talde bakoitzeko, beste bi xarlangorekin gehienez, loturik badaude, eta, laguntza gisa, bi arrasto-txakurrekin gehienez. Goian adierazitako egunez gain, larunbatetan ere ehizatzen ahalko da, epe horren barnean. Kupoa erbi batekoa izanen da pertsonako edo ehiza taldeko, eta taldea, gehienez ere, 6 pertsonak osatua.

4. Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.

5. Larreratzeko baimena ematen da, armarik gabe eta zuhaizti eremuetatik kanpo, 2026ko urriko larunbat eta igandeetan, pertsonako gehienez ere 4 arrasto-txakur erabiliz.

13. artikulua. Erbi arrunta.

1. Baimena ematen da erbi arrunta harrapatzeko, arrasto-txakurrak soilik erabiliz, 2026ko azaroaren 1etik abenduaren 27ra arte, igandeetan eta Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan, Ehiza Antolatzeko Planari, 2026ko laginketari eta barruti bakoitzean ezarritako egutegiari jarraikiz. Uxaldietan, taldeak gehienez ere 6 ehiztarikoak izanen dira.

2. Erbi bat ehizatzen ahal da egunean, ehiztariko edo taldeko.

3. Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.

4. Baimena ematen da arrasto-txakurrekin larreratzeko, armarik gabe, 2026ko iraileko, urriko, azaroko eta abenduko ostegun, larunbat eta igandeetan.

14. artikulua. Untxia.

1. Baimena ematen da untxia ehizatzeko 2026ko azaroaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, ostegun eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, Ehiza Antolatzeko Planari jarraikiz.

2. Udako ehizaldia: ehiza antolatzeko planetan horretarako ezarritako toki zehatzetan untxien IKA indizea (kilometroko ugaritasun indizea) 3tik gorakoa duten barrutietan, era antolatuan ehizatzen ahalko da toki horietan 2026ko abuztuaren 15etik irailaren 30era arte, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Horretarako, aldez aurretik, ehiza barrutia kudeatzeaz arduratzen den entitateak aurkeztu beharko ditu, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, laginketa bat, ehizazain batek egina eta sinatua, ehizan aritzeko egun zehatzak eta ehizazainaren kontratazioa egun horietarako.

15. artikulua. Hegazti urtarrak.

1. Baimena ematen da antzara hankagorrizta, zertzeta arrunta, basahatea, kopetazuri arrunta, hegabera eta istingor arrunta ehizatzeko 2026ko azaroaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

2. Basahatea 2026ko abuztuaren 15etik irailaren 13ra arte ere ehizatzen ahalko da, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Hegoaldean, aipatu epean, ehiza antolatzeko planek baimendutako eremuetan bakarrik ehizatzen ahalko da.

16. artikulua. Oilagorra.

1. Baimena ematen da oilagorra ehizatzeko 2026ko urriaren 12tik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, egunero, egunsentian hasi eta ilundu baino ordubete lehenago arte, basoan, ohiko txintxarri funtzionala duten txakurrak erabiliz, non dauden jakiteko eta beste erabiltzaile batzuekin gerta daitezkeen istripuei aurrea hartzeko.

2. Armarik eta detonatzailerik gabe larreratzeko baimena ematen da oilagorraren ehiza barrutietan, otsaileko egun guztietan, betiere lumarako lau txakurrekin gehienez.

3. Ehiztariak gehienez hiru ale harrapatzen ahalko ditu egunean. Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean eta ehiza-denboraldi bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.

4. Debekatua dago oilagorra itxaronaldietan eta uharketan ehizatzea.

5. Ezohiko egoera meteorologikoetan (hotz boladak), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak deklaratzen ahalko du horiek fortuna-egunak direla, eta horrela ehiza debekatu. Hedabideen bidez jakinarazi beharko du.

6. 2026-2027 ehiza-denboraldian, debekaturik egonen da oilagorra merkaturatzea.

17. artikulua. Birigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia.

1. Baimena ematen da birigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia jauzi-ehizan harrapatzeko 2026ko azaroaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

2. 2026ko azaroaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, birigarroa ehizatzeko postuetan ere ehizatzen ahalko da, asteko egun guztietan.

3. Uso migratzaileen postu baimenduetatik ere botatzen ahalko dira 2026ko urriaren 1etik abenduaren 31ra arte, usotarako baldintza beretan.

18. artikulua. Galeperra.

1. Baimena ematen da galeperra harrapatzeko:

a) Hegoaldeko eskualdean, 2026ko abuztuaren 15etik irailaren 13ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza antolatzeko planetan ezarritako eremuen barnean.

b) Iparraldeko eskualdean, 2026ko abuztuaren 15etik irailaren 13ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, ehiza barruti guztietan eta zuhaitzik gabeko eremuetan soilik.

2. Era berean, ehiza barruti bakoitzean eper gorriarentzat baimendutako egun berberetan ehizatzen ahalko da galeperra.

3. Iparralderako zein hegoalderako gehieneko kupo bat ezartzen da: ehiztari bakoitzak, eguneko, 10 ale harrapatzen ahal ditu.

4. Ehiza barrutietako entitate adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri beharko dute ehiza egun bakoitzean harrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik. Ehizaldia amaitutakoan, adjudikaziodunak txartelak edo zigiluak bildu beharko ditu, ehizatutako aleen kopuru guztia urteko planean jasotzeko.

5. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak artikulu hau aldatzen ahal du ebazpen bidez, baldin eta espezie horri buruzko araudia aldatzen bada.

19. artikulua. Usapala.

1. Baimentzen da usapal arrunta ehizatzea, 2026ko abuztuaren 23tik irailaren 13ra arte, igandeetan.

a) Hegoaldean, galeperraren leku berberetan, jauzi-ehizan eta usoa hegan ehizatzeko postuetatik.

b) Iparraldean, ehiza barruti guztietan, zuhaitzik gabeko eremuetan, jauzi-ehizan bakarrik.

2. II. eranskinean jasotako ehiza barrutietan, ehiztari eta egun bakoitzeko 2 harrapaketa eginen dira gehienez.

II. eranskinean jasota daude usapal arrunta ehizatzeko baimentzen ahalko diren barrutien 1. eta 2. zerrendak, zeinak aldatzen ahalko baitira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, baina bakarrik akatsik hautemanez gero.

–1. zerrendan jasota daude urtean batez beste 20 usapaletik 49ra bitarteko harrapaketak dituzten barrutiak, kontuan izanda zenbat harrapaketa jaso ziren urteko planean, moratoriaren aurreko azken 10 urteetan.

–2. zerrendan jasota daude urtean batez beste 50 usapal edo gehiagoko harrapaketak dituzten barrutiak, kontuan izanda zenbat harrapaketa jaso ziren urteko planean, moratoriaren aurreko azken 10 urteetan.

–Kupo hau ezartzen da:

  • 13 usapal ehiza-denboraldirako, II. eranskineko 1. zerrendan dauden barrutien kasuan.
  • 25 usapal ehiza-denboraldirako, eta gehienez ere 50 usapalera handitzeko aukera, II. eranskineko 2. zerrendan dauden barrutien kasuan.

Ehiza Antolatzeko Planaren zehaztapenetara egokitzen ahalko da kupo hori.

Kupoak banatu ostean, ehiza barrutietan eskari txikia delako soberakinik bada, soberakin horiek banatzen ahalko dira, betiere zerrendetako 1:2 proportzionaltasuna mantenduta.

3. Usapal arruntaren kupoa esleituta duten ehiza barrutiek nahitaez erabili beharko dute Ehiza Kudeaketarako Atalak horretarako ezartzen duen zigilu elektronikoaren sistema.

Nahitaez erabili behar da ehizaren zigilu elektronikoa espezie horrekin.

4. II. eranskinean zerrendatutako ehiza barrutiek usapal arrunta ehizatu nahi badute, III. eranskinean jasotako dokumentua aurkeztu beharko dute erregistroan, informazio guztia beteta eta ehiza-aprobetxamenduaren titularrak sinatuta.

–Eskaera hori izapidetzeko epea 5 egunekoa izanen da, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Oro har, epe horretan jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira izapidetzeko.

–Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Nafarroako Atariaren web-orrian (www.nafarroa.eus) zerrenda bat argitaratuko da, non jasoko baitira baimendutako ehiza barrutien zerrenda eta ehiza-denboraldi honetarako gehienez baimendutako harrapaketen kupoa.

–Ikusten bada espezie hori baimendutako barrutiren batean ehizatzeko ezarritako baldintzak ez direla betetzen, automatikoki debekatuko da ehiza barruti horretan ehizatzea, ezertan galarazi gabe arlo horretako araudia aplikatzea.

20. artikulua. Mika eta belabeltza.

Baimena ematen da mika eta belabeltza ehizatzeko foru agindu honetan beste edozein espezie ehizatzeko ezarritako garaietan.

21. artikulua. Pagausoa eta txoloma.

1. Baimena ematen da pagausoa eta txoloma botatzeko, 2026ko urriaren 1etik abenduaren 31ra arte, baimendutako uso-postu eta txaboletan, asteko egun guztietan.

2. Baimena ematen da pagausoa botatzeko, 2026ko abuztuaren 23tik irailaren 13ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere:

a) Hegoaldeko eskualdeko barrutietan, galeperrak ehizatzeko eremuetan –jauzi-ehizan soilik– eta usoa hegan ehizatzeko postuetatik.

b) Iparraldeko eskualdeko barrutietan, jauzi-ehizan soilik, zuhaitzik gabeko eremuetan.

3. Halaber, baimena ematen da jauzi-ehizan aritzeko, 2026ko azaroaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.

22. artikulua. Faisaia.

Baimena ematen da gaitutako eremuetan faisaia ehizatzeko, 2026ko urriaren 1etik 2027ko urtarrilaren 31ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Faisaia ehizatzeko gaitutako eremutzat hartuko dira uztailaren 6ko 11/2012 Foru Aginduan araututakoak. Foru agindu horren bidez, baimena ematen da faisaiak aske uzteko Nafarroako barrutietan eta Ehiza Antolatzeko Planean horretarako ezarritako eremuetan. Askatze horiek 2026ko irailaren 30etik 2027ko urtarrilaren 15era bitartean bakarrik eginen dira, aipatutako foru aginduarekin bat etorriz.

IV. KAPITULUA.–EHIZA LARRIKO UXALDI ETA MENDI-EHIZALDIETARAKO ARAUAK

23. artikulua. Baimendutako txakurrak.

1. Debekatua dago heltze-txakurren bidezko ehiza.

2. Debekatua dago, uxaldietan edo mendi-ehizaldietan, honako txakur arraza hauek eta haien arteko mestizoak erabiltzea: dobatxakurra, bulldoga, pitbulla, rottweilerra, boxerra, dobermana eta Kanarietako heltze-txakurra.

3. Uxaldietan eta mendi-ehizaldietan, ohiko arrasto-txakurrekin batera, gehienez, arraza hauetako edo haien hibridoetako bi txakur erabiltzen ahalko dira: alanoa eta mastina.

4. Ehizan zehar beste txakur batzuk erabiltzekotan, honako arau hauetan ezarritakoa bete beharko da:

a) Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea.

b) 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena.

V. KAPITULUA.–XEDAPEN BEREZIAK

24. artikulua. Ereindako ehiza.

Ehiza antolatzeko onetsitako planetan ezarritako eremuetan eta uztailaren 6ko 11/2012 Foru Aginduan ezarritakoetan baizik ezin izanen da praktikatu ereindako ehiza. Foru agindu horren bidez, baimena ematen da faisaiak aske uzteko. Eremu horiek 2026ko abuztuaren 15etik 2027ko otsailaren 28ra bitartean erabiliko dira, ostegunetan, larunbatetan, igandeetan eta Espainiako, Nafarroako edo herriko jaiegunetan, faisaien kasuan izan ezik, kasu horretan men eginen baitzaio 22. artikuluan azaldutakoari.

25. artikulua. Hegan doazen hegazti migratzaileak ehizatzeko postuak, Frantziako ehiza elkarteekin partekatuak.

Hegan doazen hegazti migratzaileak ehizatzeko postuetan, Frantziako ehiza elkarteekin partekatzen direnetan, Frantzian dauden baldintza berberetan egiten ahalko da ehiza udazkeneko migrazioan, baina bakar-bakarrik Nafarroan baimendutako espezieak harrapatzen ahal dira.

26. artikulua. Ehizako kirol txapelketak.

Ehizako kirol txapelketak egiteko beharrezkoa izanen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren aldeko txostena, aurretik emana. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aldez aurretik onetsitako ehizako kirol txapelketetan, zilegi izanen da foru agindu honetan ezarritako kopuruak gainditzea.

Nafarroako Ehiza Federazioak soilik antolatzen ahalko ditu ehizako kirol txapelketak.

27. artikulua. Ehizakiak.

Ehizakiak etxera eraman baino lehen lumatzen edo larrutzen badira, burua eta hankak kendu gabe eduki behar dira, identifikatu ahal izateko.

28. artikulua. Inurri hegaldunak.

Debekatua dago inurri hegaldunak harrapatu, eduki edo merkaturatzea, baita beita gisa erabiltzea ere.

29. artikulua. Segurtasun neurriak.

1.–Ehiza larriko uxaldiak eta mendi-ehizaldiak:

Behar diren seinaleak jarriko dira, bideetan eta sarbideetan. Segurtasun neurri gisa, ehiztariek eta uxaldietan parte hartzen dutenek ikusgarritasun handiko txalekoak edo jantziak erabili beharko dituzte, kanpotik jantzita, laranja kolorekoak ahal bada, eta gutxienez bularraldearen eta bizkarraldearen goiko aldeak estaliko dituztenak. Ikusgarritasun handiko txanoa erabiltzea gomendatzen da, halaber.

Eite handiko nekazaritzako laboreetan egiten diren uxaldietan, postuak goratuak egonen dira, lurraren gorabeherak aprobetxatuz, edo egitura berariazkoen gainean.

Tiro egiteko postuen diseinuan eta kokatzean, hobetsiko dira animaliari uxalekuetatik kanpo eta arma-lerroa pasatuta dagoenean tiro egiteko kokalekuak.

Ehiztari bakoitzak su-arma edo arku bakar bat eramaten ahalko du.

2.–Azeri uxaldiak:

Segurtasun neurri gisa, halako uxaldietan parte hartzen duten ehiztariek ikusgarritasun handiko txalekoak edo jantziak erabili beharko dituzte, kanpotik jantzita, laranja kolorekoak ahal bada, eta gutxienez bularraldea eta bizkarraldea estaliko dituztenak. Ikusgarritasun handiko txanoa erabiltzea gomendatzen da, halaber.

3.–Birigarroa eta usoa ehizatzeko baimentzen diren postuak:

Ehiza postuak finkoak izanen dira, eta debekatua dago eskopetarekin batetik bestera ibiltzea eta postuetatik kanpora armak zorrotik aterata eramatea, postutik hurbil eroritako uso edo birigarroren bat biltzeko ez bada. Horrelakoetan, arma deskargatuta eraman beharko da.

4.–Oilagorra ehizatzea:

Segurtasun neurri gisa, ehiztariek ikusgarritasun handiko txalekoak edo jantziak erabili beharko dituzte, kanpotik jantzita, laranja kolorekoak ahal bada, eta gutxienez goiko bularraldea eta bizkarraldea estaliko dituztenak. Ikusgarritasun handiko txanoa erabiltzea gomendatzen da, halaber.

30. artikulua. Zigiluak.

Nahitaezkoa izanen da zigilu zenbakidunak erabiltzea, hildako orein eta orkatzei paratzeko, ehiza antolatzeko kasuan kasuko planean ezarritako kupoen arabera.

Zigiluak plastikozkoak izanen dira. Bakoitzak bere zenbakia izanen du, baita egunak, hilabeteak eta urteak identifikatzeko moduko zenbaki bat ere, zein egunetan harrapatu zen markatu ahal izateko, kasuan kasuko zenbakiak eta datuak erauziz.

Zigiluak sistema bat izanen du hura itxi ondoan ireki ezin izateko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanen ditu zigiluak, ehiza barrutia kudeatzeko arduradunak eskatuta.

Ehizan ateratzen den bakoitzean, hil nahi diren animaliak adina zigilu eraman behar dira gutxienez.

Animalia hil ondoren, ezin da handik mugitu harik eta zigilua paratu eta harrapaketaren eguna markatu arte. Uxaldietan edo mendi-ehizaldietan soilik, eta ehizaldiaren arduradunari jakinarazi ondoan animalia harrapatu dela, hura zigilurik gabe eramaten ahalko da hurbilen dagoen mendiko pistaraino, eta bertan jarriko zaio zigilua. Neurri hori ez da aplikatuko jarrai-ehizan.

Belaunburuko tendoiaren eta hankaren artean paratuko da zigilua; ondoren, itxi eta, erauziz, zein egunetan harrapatu den markatuko da. Adarrak dituzten animalien kasuan, zigilua errosetaren gain-gainean paratuko da, baldin eta harrapatutako animalia aski handia bada (zigilu itxia adarretik ez ateratzeko adinakoa).

31. artikulua. Mugak eta debekuak.

2026-2027 kanpainan Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritako gainerako debeku eta mugak aplikatuko dira, bai eta foru lege hori garatu eta betearazteko Erregelamenduan ezarritakoak ere (ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta ehizan mugak eta debekuak ezartzen dituzten gainerako arauak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokor honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izan ditzan.

I. ERANSKINA.–EHIZA BARRUTIEN ZERRENDA, MATRIKULAREN ARABERA ORDENATUTA, "MOTA" ADIERAZITA, 2026-2027 DENBORALDIAN EPERRA KUDEATZEKO

(2025eko maiatzaren 22an indarrean zegoen zonakatzearen araberako barrutiak)

Ehiza barruti bakoitzaren mota lortzen da Ehizarako Baliabideen Ikerketa Institutuak egindako lanaren ondoriozko zonakatzetik ("Nafarroako lurraldeak eper gorriarentzat duen potentzialtasunaren azterketa, 2023").

Barruti bakoitzerako, azterlanak zehazten du zenbateko azalera duen "mota" bakoitzak, zeinak sailkatzen baitira lurralde potentzialeko 3 kategoriatan eta lurzoru ez-egokian.

Mota bat baino gehiago duten barrutietan, azalera handiena hartzen duena esleitu da. Okupatutako azalera bera badago 1. eta 3. motetan, 2. mota esleitu da. Hiru motak agertzen diren kasuetan, bakoitzaren estalduraren ehunekoa baloratu da, eta kasuaren arabera berrikusi da ea okupazio handiena duena den adierazgarriena edo, aldiz, gainerakoen baturak hobeki ordezkatzen duen barrutiaren multzoa.

MATRIKULA

EHIZA BARRUTIA

MOTA

10002

BAIGORRI

2

10012

CAPARROSO (CRUCHAGA)

2

10013

TUTERA (ZIERTZOKO MENDIAK)

2

10017

ZIRAUKI

1

10018

XABIER

1

10029

LEOTZ: SANTSOAIN-ORBA (HIRU ETXALDE)

1

10036

AZKOIEN (ESPARTETE)

1

10037

ELO

2

10042

ERREGE BARDEA

2

10044

FALTZES (MENDIAK)

1

10047

ARGUEDAS

2

10048

LEDEA...

1

10052

ARAS

1

10053

AGUILAR KODES...

2

10058

TUTERA (VALDECRUZ)

1

10064

VIANA

2

10065

LONGIDA: OLABERRI-LIBERRI

1

10068

ARTZIBAR: NAGORE...

1

10071

CASCANTE

3

10080

ETAIU: LEARTZA

2

10084

AÑORBE

1

10093

AZKOIEN (ROYUELA)

1

10095

AZKOIEN

2

10097

AZKOIEN (LA SIERRA)

1

10106

IRUNBERRI

2

10107

TUTERA (SANZ-SIERRA)

2

10111

VALTIERRA (EGUARAS BARRUTIA)

1

10122

UNTZITIBAR...

2

10129

MIRANDA ARGA

3

10131

GARES

2

10138

OBANOS...

3

10139

VALTIERRA

3

10145

LODOSA

2

10146

MURILLO EL FRUTO

1

10147

SAN MARTIN UNX

2

10150

OIBAR

2

10159

ARRADA

3

10160

AIZPURGI...

1

10163

SESMA

2

10164

ALLOTZ...

1

10167

DEIKAZTELU

2

10169

ZARRAKAZTELU...

2

10174

ELIZAGORRIA...

1

10175

ARLEGI...

2

10176

URRAULGOITI: IRUROZKI

2

10182

UXUE

1

10183

ABLITAS

2

10184

LOS ARCOS

2

10187

MURCHANTE

3

10191

SAN ADRIÁN

3

10192

ALLO

2

10193

ERRIBERRI (LA PLANA)

2

10195

MURUGARREN...

2

10196

MÉLIDA

3

10204

ESTERIBAR...

1

10207

ABERIN

2

10209

ESLABA

2

10210

FITERO

3

10211

LERIN

2

10215

BERBINTZANA

3

10216

BEIRE

3

10217

EL BUSTO

2

10227

ETXAURI (SARBIL)

1

10231

CINTRUÉNIGO

3

10233

METAUTEN...

2

10236

EZKABARTE...

2

10247

ARAMENDIA...

2

10256

ZUFIA...

2

10262

ITZAGAONDOA...

1

10263

RIBAFORADA

3

10266

LEOTZ...

1

10267

ARROITZ

2

10277

ITZA-TXULAPAIN-OLLARAN

2

10281

CABANILLAS

2

10283

SANTAKARA

2

10287

CABREDO

3

10289

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN...

2

10293

IRURRE

2

10294

LUKIN...

2

10297

GOÑIBAR...

1

10301

EGUESIBAR...

2

10305

FUSTIÑANA

2

10307

GAZTELUBERRI

2

10313

MUES...

1

10314

IRIBARRI-LANA

2

10326

ARGIÑAO...

1

10330

BUÑUEL

3

10331

CORTES

3

10355

AIEGI

1

10364

SARTAGUDA

2

10369

MONTEAGUDO

3

10372

MENDIGORRIA

3

10375

BARGOTA

2

10395

BARASOAIN...

2

10396

ANDOSILLA

2

10398

ZARE...

2

10401

BIOTZARI

1

10402

LARRAGA

3

10406

AGEZA

2

10407

CÁRCAR

2

10408

ACEDO...

2

10409

LONGIDA

2

10413

GAZOLATZ...

2

10414

CASTEJÓN

3

10416

MILAGRO

3

10428

IZU

2

10429

CAPARROSO

2

10433

ZANGOZA

2

10436

FONTELLAS

3

10438

CADREITA

3

10440

FALTZES

2

10444

LERGA

1

10448

PITILLAS

2

10450

GALIPENTZU

1

10451

KASEDA...

2

10452

ARTAXOA

2

10453

ERRIBERRI

3

10456

DESOIO-ESPRONTZEDA

1

10457

ABARTZUZA

2

10458

MARTZILLA

2

10459

MENDABIA

2

10465

VILLATUERTA

2

10467

AZAGRA

3

10468

ALESBES

3

10473

ARITZALA...

2

10478

TAFALLA

2

10489

PUIU

2

10495

ERROMANTZATUA...

1

10500

TORRALBA DEL RÍO-AZUELO

1

10501

OLORITZ...

2

10502

LEZAUN...

2

10506

NABASKOZE

1

10512

AITZOAIN...

2

10517

FUNES

3

10525

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

2

10526

ADIOS

2

10530

ARANGUREN...

2

10533

OTEITZA IGUZKITZA

2

10535

IBARGOITI

2

10537

ELORTZIBAR

1

10538

CORELLA

3

10541

ARMAÑANTZAS...

1

10543

JAITZ...

1

10544

ZUÑIGA...

2

10547

ETXAURI...

1

10548

MAÑERU...

1

10552

MURUZABAL

2

10553

AGOITZ

1

10555

URRAULBEITI (ALDUATE)

2

10556

URRAULBEITI (ARTIEDA)

2

10560

TRAIBUENAS

3

10565

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2

II. ERANSKINA.–USAPAL ARRUNTA EHIZATZEKO BAIMENTZEN AHALKO DIREN BARRUTIEN ZERRENDAK (2026-2027 DENBORALDIA)

1. zerrenda.

Urtean batez beste 20 usapaletik 49ra bitarteko harrapaketak dituzten barrutiak, moratoriaren aurreko 10 urteetako harrapaketak kontuan hartuta (2011-2020).

MATRIKULA

EHIZA BARRUTIA

10071

CASCANTE

10084

AÑORBE

10106

IRUNBERRI...

10145

LODOSA

10174

ELIZAGORRIA...

10182

UXUE

10183

ABLITAS

10187

MURCHANTE

10195

MURUGARREN...

10227

ETXAURI (SARBIL)

10233

METAUTEN...

10247

ARAMENDIA...

10263

RIBAFORADA

10369

MONTEAGUDO

10372

MENDIGORRIA

10395

BARASOAIN...

10413

GAZOLATZ...

10429

CAPARROSO

10433

ZANGOZA

10436

FONTELLAS

10438

CADREITA

10448

PITILLAS

10450

GALIPENTZU

10451

KASEDA...

10452

ARTAXOA

10459

MENDABIA

10502

LEZAUN...

10517

FUNES

2. zerrenda.

Urtean batez beste 50 usapaleko edo gehiagoko harrapaketak dituzten barrutiak, moratoriaren aurreko 10 urteetako harrapaketak kontuan hartuta (2011-2020).

MATRIKULA

EHIZA BARRUTIA

10064

VIANA

10129

MIRANDA ARGA

10169

ZARRAKAZTELU...

10210

FITERO

10211

LERIN

10215

BERBINTZANA

10256

ZUFIA...

10281

CABANILLAS

10330

BUÑUEL

10440

FALTZES

10453

ERRIBERRI

10478

TAFALLA

10538

CORELLA

III. ERANSKINA.–USAPAL ARRUNTA EHIZATZEKO BAIMEN ESKAERA
(2026-2027 DENBORALDIA)

Nik, ..................................................................................................................................................... jaunak/andreak, alkate udalburua naizen aldetik, honako hau ordezkatuz: .................................................................................................................................. (barrutiko ehiza-aprobetxamenduaren titularra), BAIMENA ESKATZEN DUT .............................................................................(e)ko NA ............................... ehiza barrutian usapal arrunta ehizatzeko, foru agindu honetan jasotakoarekin bat.

EHIZA BARRUTIA KUDEATZEAZ ARDURATZEN DEN ENTITATEAREN DATUAK:

Izena:

IFKa/IFZa:

Ehiza barrutia:

Barrutiaren matrikula: NA -

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

BARRUTIAK ZIGILU ELEKTRONIKOA KUDEATZEKO IZENDATUTAKO PERTSONAREN HARREMANETARAKO DATUAK:

Izena:

IFZa:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, dokumentu honetan emandako datu guztiak egiazkoak direla.

.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n

Ehiza barrutia kudeatzeko arduraduna

(Zigilua eta sinadura)

IV. ERANSKINA.–NAFARROAKO BARRUTIETAN EPERRAREN HABITATA HOBETZEKO EGINDAKO JARDUKETEN ADIERAZPENA

EHIZA BARRUTIA KUDEATZEAZ ARDURATZEN DENAREN DATUAK:

Izena:

Ehiza barrutia:

Ehiza barrutiaren matrikula: NA -

Helbidea:

IFZa/IFKa:

Udalerria:

P. kd.:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

BARRUTIAREN ENTITATE TITULARRAREN DATUAK (aurrekoarekin bat ez badator):

Toki entitatea(k):

IFKa:

Helbidea:

P. kd.:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

BARRUTIAN EPERRAREN HABITATA HOBETZEKO EGINDAKO JARDUKETAK (azken 5 urteetakoak):

JARDUKETA

URTEA/URTEAK

FINANTZABIDEAK*

Uzta bildu gabeko zerrendak nekazaritza-lurzatietan

Landu gabeko zerrendak nekazaritza-lurzatietan

Sastrakak kentzea sastraka-guneetan

Faunarentzat interesgarriak diren ereiteak

Lugorriak mantentzea

Ehiza-faunarentzat interesgarriak diren idoiak sortzea

Idoien ertzetan landaretza sortu edo hobetzea

Zuhaixken landaketa linealak eta heskaiak

Espeziearentzat interesgarriak diren idoi txikiak hobetu, konpondu edo garbitzeko lanak

(*) Finantzabideak adieraziko dira, honako hauen arabera:

–Nafarroako Gobernuaren laguntzak, deialdia identifikatuta.

–Europako proiektuen esparruko inbertsioak.

–Toki entitateek edo ehiztarien elkarteek zuzenean finantzatutako inbertsioak.

ADIERAZTEN DUT, nire erantzukizunpean, dokumentu honetan emandako datu guztiak egiazkoak direla.

.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n

Barrutiaren titularra

Ehiza barrutia kudeatzeko arduraduna

(Zigilua eta sinadura)

(Zigilua eta sinadura)

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA.

Datu pertsonalak tratatuko dira erantzukizunpeko adierazpen honi dagokion eskaera kudeatzeko. Datu pertsonalak gordeko dira prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak helburu espezifiko baterako edo gehiagotarako tratatzearekin.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK.

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege-betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK.

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, interesdunek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari..

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN.

Eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren esku dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA.

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu.

Iragarkiaren kodea: F2609265