2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR TXIKIKO KONTZEJUA
Herri-lurraren desafektazioa, 1. poligonoko 312. lurzatian. Hasierako onespena
Zizur Txikiko Kontzejuak, 2026ko otsailaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 48 metro koadro desafektatzea Zizur Txikiko 1. poligonoko 312. lurzatian, gero lur horren erabilera lagatzeko American Tower España SLri, telekomunikazioen estazio bat ezartzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bihurtuko da.
Zizur Txikian, 2026ko ekainaren 24an.–Kontzejuko burua, Luis Fernando Unceta Rivas.
Iragarkiaren kodea: L2609292