133. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Paternaingo 5. poligonoko 25. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2026ko maiatzaren 20an emandako 224/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa egitea Paternaingo katastroko 5. poligonoko 25. lurzatian, Ana Carmen Sancho Casasek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2026ko ekainaren 24an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2609289