2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea
Agoizko balorazio txostenaren laugarren berrikuspena (2026ko ekainaren 18an egin zen) egiteko Batzorde Mistoak erabaki zuen balorazio txostenaren proiektuaren aldaketa bat onestea, egun horretako bileraren aktaren 1. puntuan jasotako oharren arabera. Aldatutako dokumentu hori jendaurrean jarri zen 20 egun balioduneko epean, onespen honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin. Adierazi behar da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.
Agoitzen, 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2609130