2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AITZOAINGO KONTZEJUA
Herri-lurren desafektazioa, haien erabilera lagatzeko. Jendaurreko informazioa
Aitzoaingo Kontzejuko Batzarrak, 2026ko ekainaren 1ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herri-lurrari dagokion lurzati bat desafektatzea, haren erabilera Telefónica de España SAUri lagatzeko, helburua izanik operadore anitzeko telefonia mugikorreko oinarri-estazio bat instalatzea. Onetsitako baldintza-agiriko I. klausularen arabera, honako hau aipatzen da:
ESPARRU ZK. | UDALERRIA | POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA (m²) | XEDEA |
1 | Berriobeiti | 23 | 333 | 972 | Erabilera lagatzea |
Era berean, baldintza-agiria onetsi zen aipatutako herri-lurzatiaren erabilera Telefónica de España SAUri lagatzea arautzeko.
Interesdunek badaukate erabakiaren testu osoa eta harekin lotutako dokumentazioa kontsultatzea, jendaurreko aldian, Berriobeitiko Udaleko Kontzejuen Bulegoan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko epe horren barnean.
Bat ere aurkezten ez bada, hasierako erabakia behin betikoa izanen da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan adierazitakoarekin.
Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.
Aitzoainen, 2026ko ekainaren 23an.–Kontzejuko burua, Paola Larrainzar Larrañeta.
Iragarkiaren kodea: L2609137