133. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 34. lurzatian. Hasierako onespena

Torralba del Ríoko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 2. poligonoko 34. lurzatian. Sustatzailea: Julen Fernandez Zurbano jauna.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Torralba del Rion, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2609431