2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Alkateordea izendatzea
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2026ko ekainaren 22ko ebazpen baten bidez, ebatzi du alkateordearen izendapena, ondotik ematen den bezala, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin:
Lehena.–María Pilar Aznal Uzqueda zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.
Alkateordeari dagokio alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.
Ebazpen honen berri emanen zaio Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta izendatuari banan-banan jakinaraziko zaio; gainera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, izendapen honen biharamunetik aurrera jarriko bada ere indarrean.
Mendabian, 2026ko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, Javier Martínez Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2609177