2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOTZAKO KONTZEJUA
Herri-lurzatien desafektazioa, "Oteiza, Añezkar eta Larragetako kolektorea" proiektua gauzatzeko. Jendaurreko informazioa
Lotzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko ekainaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoren azaltzen den lurzatia herri-lurren erabileratik desafektatzea, haren erabilera lagatzeko Iruñerriko Zerbitzuak SAri, helburua izanik kolektore orokor bat gauzatzea, Añezkar, Oteitza eta Larragetako hondakin-urak biltzeko eta Arazuriko hondakin-uren araztegira (HUA) bideratzeko.
Gainera, desafektazioa arautuko duen baldintza-agiria onetsi zuen.
Ukitutako lurzatiak:
LURZATIAREN DATUAK | UKIPENAK |
Poligonoa | Lurzatia | Udalerria | Herria | Erabilera/lur mota | Jabea | Ubide zortasuna m.l. | Zortasunaren ezarpena m² | Erregistroen okupazioa Unit. | Behin betiko okupazioa m² | Aldi baterako okupazioak m² |
11 | 168 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | Lotzako Kontzejuaren herri-lurra | 221 | 1326 | 4 | 20 | 4420 |
11 | 149 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | Lotzako Kontzejuaren herri-lurra | 130 | 780 | 2 | 10 | 2600 |
11 | 141 | Berriobeiti | Lotza | Lehorreko alorra | Lotzako Kontzejuaren herri-lurra | 115 | 690 | 1 | 5 | 2300 |
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, beren burua interesduntzat jotzen dutenak ager daitezen eta aurkez ditzaten egoki irizten dieten alegazio, iradokizun edo erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoarekin eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-lurretako ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan.
Lotzan, 2026ko ekainaren 22an.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.
Iragarkiaren kodea: L2609144