1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
76E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Funesko udal mugartean udalaren hirigintza-plangintzaren aldaketa, Martzillako errepidean UD-5 unitate gisa eratzen den industria-lurzorua handitzeko. Sustatzailea Taboada Grupo Alimentario SL da.
Funesko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Taboada enpresaren egungo instalazioek hartzen duten eremua berrantolatzea, El Cubo parajean, eta eraikin finkatuaren ondoan lur pribatu gehiago sartzea, UD-5 jarduketa-unitate independentea sortuz.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 322E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen, aldekoa, Funesko arau subsidiarioak UD-5 unitatean (Martzillako errepideko industria eremua) aldatzeari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez zuela iritzita.
Ebazpen hori 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ekoan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Funesko udal mugartean udalaren hirigintza-plangintzaren aldaketa, Martzillako errepidean UD-5 unitate gisa eratzen den industria-lurzorua handitzeko. Sustatzailea Taboada Grupo Alimentario SL da.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Funesko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2608925