1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
75E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ergoiengo Udal Planaren aldaketa, Unanun, 10. poligonoko 199-B lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa, Construcciones Iruek SLk sustaturik.
Ergoiengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Ergoiengo udalerrian, Unanun, 10. poligonoko 199-B katastro-lurzatiaren sailkapena aldatzea. Lurzatiak 9.529,05 m² ditu, eta, aldaketaren ondorioz, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezina izatetik lurzoru urbanizagarri izatera igaroko da.
Era berean, 10. poligonoko 199-A (470,99 m²-ko azalera) eta 178. (627,98 m²-ko azalera) lurzatiekin batera –biak hiri-lurzoru gisa sailkatuta daude indarrean dagoen udal planaren arabera–, 10.803,10 m²-ko azalera duen sektore bat mugatu da (175,11 m²-ko bide bat barne), eremu hori batera kudeatu eta garatzeko, familia bakarreko gehienez 15 etxebizitza bakartu eraikitzeko asmoz.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 22ko 569E/2025 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen, aldekoa, Ergoiengo Udal Planaren aldaketari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik eragiten ez zuela iritzita. Aldaketa horrek 10. poligonoko 199-B lurzatiari eragiten dio, Unanun, eta sustatzailea Construcciones Iruek SL da.
Ebazpen hori 2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Ergoiengo Udal Planaren aldaketa, Unanun, 10. poligonoko 199-B lurzatiko lurzoruaren sailkapena aldatzeari buruzkoa, Construcciones Iruek SLk sustaturik.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Ergoiengo Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2608924