131. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2026ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan. Aldaketak 46. artikuluaren 2. epigrafeari eragiten dio.

Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2026ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Aldaketa egin ondoren Trafikoa arautzen duen udal ordenantzaren 46.2 artikuluan, honela idatzirik gelditu da:

"46. artikulua. Arau orokorrak.

2. Gelditzean eta aparkatzean ibilgailuak ez du zirkulazioa oztopatuko, ez eta arriskurik sortuko ere bidearen gainerako erabiltzaileei; bereziki zainduko da nola uzten den, eta saihestuko da mugitzen hastea gidaria kanpoan delarik.

Aparkatzeko uzten den tokia zoladuran mugaturik dagoenean, markaturiko esparruaren barnean aparkatu beharko da. Debeku izanen da 5,5 metro baino gehiagoko luzera duten ibilgailuak aparkatzea Sarrigurengo, Erripagañako, Olazko eta Gorraizko hiriguneetan. Aparkatzen ahalko dira horretarako ezarririk dauden eremuetan, hots, Urbasa kalean, Jorge Oteiza etorbidean eta Doñana kalean, behar bezala seinaleztaturik baitaude.

Arestian aipatu diren eremuetan, hots, horretarako ezarririk daudenetan, aparkatzeko ibilgailu baimendunak izanen dira Eguesibarren ordaintzen dutenak ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.

Gainerako herri, kontzeju eta biztanleguneetan, 5,5 metro baino gehiagoko ibilgailuak aparkatzen ahalko dira, baldin Eguesibarren ordaintzen badute zirkulazioaren gaineko zerga; dena den, ez dute eragozpenik sortu beharko, ez eta arriskurik ekarri ere, bide publikoaren gainerako erabiltzaileendako.

Aparkatu behar da gainerako erabiltzaileei sartzeko eta ateratzeko maniobrak egiten uzteko moduan, eta gelditzen den espazioa ahalik eta hobekien erabiltzeko moduan. Orobat, ibilgailuek ezin izanen dituzte okupatu espaloiak edo oinezkoendako eremuak".

Sarrigurenen, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2609312