131. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Borondatezko birpartzelazio proiektua UO-3 eta UO-4 unitateetan. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2026ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea borondatezko birpartzelazio proiektu bat Utergako UO-3 eta UO-4 exekuzio-unitateetan. Proiektua José Miguel Aldaz Goñik idatzi zuen, eta haren helburua da exekuzio-unitatearen hirigintza garapena egitea. Behin betiko onetsi zuen, halaber, hirigintza-hitzarmen bat, ondare bilakatu ezin daitekeen aprobetxamenduaren %10en ordez haren balioa dirutan emateko.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Utergan, 2026ko ekainaren 22an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2608945