2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Borondatezko birpartzelazio proiektua S-18.1 azpisektorean. Jendaurreko informazioa
Alkatetza honen 2026ko ekainaren 23ko ebazpen baten bidez, borondatezko birpartzelazio proiektu bat onetsi zen, San Adriángo Udal Plan Orokorraren S-18.1 azpisektorearen jabe bakarrari dagokiona. Intermalta SA da sustatzailea. Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal honen Hirigintza Alorrean, jendea hartzeko orduetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
San Adriánen, 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2609141