131. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 1. poligonoko 1132. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2026ko ekainaren 23ko ebazpen baten bidez, Intermalta SAk proposatuta, hasiera batez onetsi zen hirigintza-hitzarmenaren proposamen bat, eta jendaurrean jartzea erabaki zen. Helburua da tresna bat izatea kargak eta onurak ekitatez bana daitezen 1. poligonoko 1132. lurzatiko aldaketa egituratzailetik sortu den birpartzelazio-proiektuan (S-18 sektorea).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

San Adriánen, 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2609041