131. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Bestelako merkataritza- eta zerbitzu-jarduerak, beste kategoria batzuetan zehaztu gabeak

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).

Sustatzaileak: Mutua Navarra.

Jarduera: bestelako merkataritza- eta zerbitzu-jarduerak, beste kategoria batzuetan zehaztu gabeak.

Tokia: Lizarrako errepidea 79.

San Adriánen, 2026ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2608804