131. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasa publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2026ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 7. ordenantza fiskalean, zeinak Bide publikoko eta herri-lurretako llurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasa publikoak arautzen dituen.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak. Hori guztia, jarraituz xedatuta dagoenari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eta aplikatzekoak diren eta haiekin bat datozenetan.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Funesen, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2609418