2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren 2026ko ekainaren 22ko ebazpen baten bidez, alkatearen eginkizunak uzten dira udal honetako lehen alkateorde José Yanguas Jimenezen esku, uztailaren 1etik 4ra bitartean, biak barne.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).
Fiteron, 2026ko ekainaren 22an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L2608964