2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Prozedura, herri-lurretako laborantzako lurren, belarren eta larreen aprobetxamenduak adjudikatzeko
Hona hemen espedientearen xedeko aprobetxamenduak:
a) Laborantzako herri-lurrak eta nekazaritzako aprobetxamenduko herri-lurzatiak. Hasierako kanona: 15 euro erreguko, urtean.
b) Herri-lurretako belar eta larrean baterako aprobetxamendua. Hasierako kanona: 7.000 euro urtean.
Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), 15 egun naturaleko epea irekitzen da, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesa duten bizilagunek dagokien herritarrentzako aprobetxamendua eska dezaten, uste badute eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela.
Eskabideak aurkeztu beharko dira Desoioko Udalaren erregistro orokorrean, zer aprobetxamendu eskatzen den adierazirik eta behar diren agiriak erantsirik, araudi aplikagarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzeko.
Bizilagunek ez badute eskabiderik batere aurkezten, herritarrentzako adjudikazioa ez bada bidezkoa, edo aprobetxamendurik gelditzen bada sobera fase hori izapidetu ondotik, enkante publikoaren bidezko adjudikazioa eginen da, ahozko posturen bidez, onetsiriko baldintza-agiriaren arabera eta datu hauekin bat:
Enkantea egiteko eguna: 2026ko uztailaren 24a.
Ordua: 13:00.
Tokia: Desoioko udaletxeko bilkura-aretoa.
Laborantzako lurrak lizitatzeko hasierako prezioa: 15 euro erreguko, urtean.
Belar eta larreak lizitatzeko hasierako prezioa: 7.000 euro urtean, baterako aprobetxamenduagatik.
Aprobetxamenduaren iraupena: 8 urte.
Baldintza-agiri arautzailea eta espedientearen dokumentazioa kontsultagai egonen dira Desoioko Udalaren Idazkaritzan, aipatu den epean.
Desoion, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Sergio Álvarez Álvarez.
Iragarkiaren kodea: L2609445