131. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2026ko ekainaren 22an, 604. Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea –ezin dira utzi lehen alkateordearen esku–, nire ordezkoa izan dadin 2026ko uztailaren 4tik 15era, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Félix Puyo Rebollori, udal alorrei eta Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta erreferentziako espedientean sartzea agintzea. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko da.

Berriozarren, 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2609132