131. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Oposizio-lehiaketa, gizarte-hezitzailearen plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak 2025eko abenduaren 30ean egin bilkura berezian hartutako erabaki baten bidez, deialdia onetsi zen gizarte-hezitzailearen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudunen araubidean, Erronkariko Ibaxaren Batzordearen zerbitzura jarduteko. Deialdia argitara eman zen 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an.

Izena emateko epea bukaturik, deialdiaren 4.1 oinarriari jarraikiz, Batzordeko buruak ebazpena eman zuen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, zeina argitaratu baitzen Batzordearen iragarki-taulan eta www.vallederoncal-erronkaribar.com web-orrian, eta igorri baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara zedin. Hala, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 28an.

Iragan da erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epea, eta ez da halakorik aurkeztu; hala bada, argitara ematen da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, azterketa egiteko egunarekin batera: 2026ko urriaren 8an eginen da, 10:00etan, Erronkariko Ibaxaren Etxean (Julián Gayarre pasealekua 5, 31415 Erronkari, Nafarroa).

Erronkarin, 2026ko ekainaren 22an.–Batzordeko burua, Amparo Viñuales Galé.

IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

–Onartuak:

1.–NAROA SESMA SUBERVIOLA

2.–ANE ALMIRANTEARENA SAENZ DE UGARTE

3.–MIREN SALDIAS SÁEZ

4.–LARRAITZ GONZALEZ VAHL

5.–ARANTXA IRIARTE SANZ

–Baztertuak:

1.–RITA SOLEDAD YAGÜE MARTÍNEZ

Ez du frogatu edukitzea euskarako C1 maila edo baliokidea.

Iragarkiaren kodea: L2608958