130. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2026ko ekainaren 9an egindako osoko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da idazkaritzan eta iragarki-taulan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek eta interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.

Beraskoainen, 2026ko ekainaren 18an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2608865