2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Enkantea, ondasun higiezin batena
Arakilgo Udalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, diru-biltzaile exekutiboak, 2025eko maiatzaren 5ean, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbaki honekin: ARA26.
2. Enkantearen funtsezko datuak eta enkantean jarri beharreko ondasunenak ikusgai daude Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko honetan:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-31860001ARA26
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–1. lotea:
Erregistroko datuak: Arakilgo 5479/BIS finka; Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 596. liburukia, 30 liburua, 21. folioa.
Azalpena: Hiri finka: Etxarrengo (Arakil) jurisdikzioan, San Vicente kaleko 18. zenbakian. Berrehun eta hirurogeita zazpi metro koadroko azalera du; eta beheko solairua, solairu bat eta ganbara ditu.–Azalera: orubea: berrehun eta hirurogeita zazpi metro koadro; eraikina: berrehun eta hirurogeita zazpi metro koadro. Mugakideak: sartu eta eskuinean, etxeko baratzea; ezkerrean, San Vicente kaleko 19. zenbakia duen etxea; atzean, etxeari dagokion lur-eremua. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001516643XB.
Erregistroko datuak: Arakilgo 5483. finka; Iruñeko 8. Jabetza Erregistroko 596. liburukia, 30 liburua, 42. folioa.
Baratzea Etxarrenen, sei almutekoa, hots, hiru area eta laurogeita hamalau zentiareakoa.–Kokapena: ez da parajea adierazi. Azalera: lur-eremua: Ha:0, a:3, ca:94 (779 metro koadro). Mugakideak: iparraldean, finkari dagokion larraina; hegoaldean, kalea; ekialdean, bidea; mendebaldean, finkari dagokion etxea (1. ondasuneko orubea). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001516643XB.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen titularrak izan daitezkeenean, mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa etenda geldituko da, aplikatu beharreko legeriarekin bat beren eskubidea baliatzen ahal duten bitartean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Arakilgo Udaleko langileekin (telefonoa: 948 50 01 01, helbide elektronikoa: arakilgoidazkari@gmail.com).
Etxarrenen, 2026ko ekainaren 29an.–Diru-biltzaile exekutiboa, Imanol Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: L2609376