2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Enplegu publikoaren eskaintza, 2026rako ordezte-tasa
2026ko ekainaren 22an, honako ebazpen hau (2026-0238 zenbakia) eman zuen Cintruénigoko Udaleko alkateak:
"Ikusirik 2026rako plantilla organikoaren behin betiko onespena (hartan sartzen dira Udalaren plantilla, baita San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoarena ere) eta kontuan harturik plantilla organikoan ageri diren plaza hutsak (plaza huts horiek ez dira sartu aurreko enplegu publikoaren eskaintzetan, eta zerrendatzen dira espedientean txertatu den txostenean; Langileria Arloak egin du txostena).
Kontuan harturik ezen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, jarraikiz Osoko Bilkuran onetsitako aurrekontuari eta plantillari (7/1985 Legea, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa).
Ikusirik abenduaren 23ko 31/2022 Legeak muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela langile berriak sartzeko administrazio publikoetan (31/2022 Legea, Estatuko 2023ko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, zeina luzatu baitzen 2026rako).
Egungo premiak aztertuta, eta bukatuta 20/2021 Legetik datorren egonkortzeko lan publikoaren eskaintza (20/2021 Legea, administrazio publikoetako plazak betetzeari buruzkoa).
Kontuan harturik Langileria Arloak, egoitzaren zuzendaritzak, eta udal kontu-hartzailetzak egindako txostenak (honako alderdi hauei buruz: zor finantzarioaren zenbatekoa, aurreko ekitaldiko abenduaren 31n, eta ekitaldi honetan aurrekontu-zuzkidura duten plazak), bai eta Langileria Arloak egindako txostena ere (horren bidez, erantzun zitzaion genero-inpaktuari buruzko txostenaren eskaerari, zeina agintzen baitu apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 24.7 artikuluak –Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Legea–).
Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla eskaintza honetan (ordezte-tasari dagokion eskaintza) sartu beharreko plazak:
–A19 plaza, polizia-agentea.
–A69 plaza, musika irakaslea, flautako espezialitatea.
–A81 lanpostua, garbiketako peoia.
Ikusirik San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoaren batzarrak 2026ko ekainaren 11n hartutako erabakia, onetsi zen 2026rako ordezte-tasari dagokion lan publikoaren eskaintzan ez sartzea plaza batzuk.
Kontuan harturik sindikatuekin izandako negoziazioa, negoziazio mahai orokorrean (2026ko ekainaren 17an egin zen bilera).
Lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da jarraikiz ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua),
EBATZI DUT:
1. Onestea ondotik azaltzen den lan publikoaren eskaintza, 2026rako ordezte-tasarekin loturik, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, bete dadin behar diren hautaproben bitartez:
Udala:
–Plaza zk.: A19. Lanpostuaren izena: polizia-agentea. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
–Plaza zk.: A69. Lanpostuaren izena: musikako irakaslea, flautako espezialitatea. Lanaldia: lanaldi partziala, %7,28koa. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
–Plaza zk.: A81. Lanpostuaren izena: garbiketako peoia. Lanaldia: osoa. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoa:
–Bat ere ez.
2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldez aurreko urrats gisa, gero behar diren deialdiak egiteko, plaza huts horiek hautapen prozeduren bidez betetzeko.
3. Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean,ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina".
Cintruénigon, 2026ko ekainaren 22an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2608938