1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, 2026ko maiatzaren 20an Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak eginiko Komunikazioaren aurkakoa. Komunikazio haren bidez, uko egiten zaio Ainhoa Otano Sanzek eskatutako txanda aldaketari, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko hautapen prozeduran eta kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran, zeinen deialdia onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez.
Iragarki honen bidez jakitera ematen da gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Ainhoa Otano Sanz andreak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak 2026ko maiatzaren 20an egin Komunikazioaren aurka. Haren bidez, uko egiten zaio Ainhoa Otano Sanzek eskatutako txanda aldaketari, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetan sartzeko hautapen prozeduran eta kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran, zeinen deialdia onetsi baitzen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 208/2025 Ebazpenaren bidez; hain zuzen ere, maisu-maistren kidegoko espezialitate hauetan:
–Lehen Hezkuntza / Euskara / Irekia.
–Pedagogia Terapeutikoa / Gaztelania / Irekia.
–Pedagogia Terapeutikoa / Euskara / Irekia.
Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko ekainaren 23an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2609149