2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Udal ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2026ko ekainaren 18an egindako osoko bilkura arruntean, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoarekin, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespena argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta paratuta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten, eta egin ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko ekainaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2608914