2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2026ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoan aldaketa egiteko espedientea; horrek berekin dakar "Lanpostuen zerrenda. Lan-kontratudun finkoak" apartatua aldatzea.
Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egon zen Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia paratuz 2026ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (maiatzaren 11koan) eta Udal honen ediktuen taulan eta web-orrian, herritarrek edo interesdunek espedientea azter zezaten eta komenigarri iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), hara igortzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Jendaurreko informaziorako epean alegazioak jaso ondoren, horiek behar bezala informatu dira. Ultzamako Udalak, 2026ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, alegazioei erantzuteko erabakia hartu zuen, eta behin betiko onetsi zuen 2026ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa. Hala, ondorengo testua ematen du argitara:
Lan-kontratudun finkoak.
LANPOSTUA | MAILA | SARBIDEA | ZENBAKIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | OSAGARRIAK | ADMINISTRAZIO EGOERA | LANALDIA | BALDINTZAK |
A-B-C-D-E-F |
Administrari-ofiziala | C | BI | | Lan-kontratudun finkoa | 8-----12 | Hutsik | %100 | Euskara jakitea C-1 maila |
Administrari laguntzailea | D | OL | 3* | Lan-kontratudun finkoa | 10---10-- 12 | Jardunean | %100 | Euskara jakitea C-1 maila |
Administrari-ofiziala | C | BI | | Lan-kontratudun finkoa. | 8-----12 | Hutsik | %100 | Euskara jakitea C-1 maila |
Administrari laguntzailea | D | EL | 4* | Lan-kontratudun finkoa | 10---10-- 12 | Jardunean | %100 | Euskara jakitea C-1 maila |
Basozaina eta zerbitzu anitzetako enplegatua | C | BI | | Lan-kontratudun finkoa | 8---5,5-5,5-12 | Hutsik | %100 | Euskara jakitea Ahozkoa: B-2 maila Idatzizkoa: B-1 maila |
Basozaina eta zerbitzu anitzetako enplegatua | D | OL | 5* | Lan-kontratudun finkoa | 5---10-10-12 | Jardunean | %100 | Euskara jakitea Ahozkoa: B-2 maila Idatzizkoa: B-1 maila |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | OL | 6* | Lan-kontratudun finkoa | 14---4-4-12 | Hutsik | %100 | Euskara jakitea Ahozkoa: B-2 maila Idatzizkoa: B-1 maila |
Ikastetxe publikoko eskolazaina eta zerbitzu anitzak | D | EL | 7 | Lan-kontratudun finkoa | ---10-10-12 | Jardunean | %100 | Euskara jakitea Ahozkoa: C-1 maila Idatzizkoa: B-1 maila |
Liburuzaina eta kultura dinamizatzailea | C | OL (egonkortzea) | 8 | Lan-kontratudun finkoa | 16-----12 | Jardunean | Partziala (%65,00) | Euskara jakitea C-1 maila |
Informazio eta komunikazioko teknikaria | C | OL (egonkortzea) | 9 | Lan-kontratudun finkoa | -----12 | Jardunean | Partziala (%50,00) | Euskara jakitea C-1 maila |
Garbitzailea | D | SUBR. | 10 | Lan-kontratudun finkoa | -----12 | Jardunean | Partziala (%66,00) | Euskara jakitea Ahozkoa: A-2 maila |
Garbitzailea | D | OL | 11 | Lan-kontratudun finkoa | -----12 | Jardunean | Partziala (%66,00) | Euskara jakitea Ahozkoa: A-2 maila |
Garbitzailea | D | SUBR. | 12 | Aldizkako langile finkoa | -----12 | Jardunean | Partziala (%55,00) | Euskara jakitea Ahozkoa: A-2 maila |
Garbitzailea | D | SUBR. | 13 | Aldizkako langile finkoa | -----12 | Jardunean | Partziala (%55,00) | Euskara jakitea Ahozkoa: A-2 maila |
Gorabeherak (*): Barne-igoerako prozesua amaitu ondoren, amortizatu eta desagerrarazi eginen dira administrari-laguntzailearen bi plaza eta D mailako basozainaren eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza, eta besteei lanpostu-zenbaki korrelatiboa esleituko zaie. Laburdurak: –Sarbidea: OL: oposizio-lehiaketa; BI: barne-igoera; EL: egonkortze-lehiaketa; SUBR: subrogazioa. –Osagarriak: A, lanpostua; B, dedikazio esklusiboa; C, bateraezintasuna; D, lanaldi-luzapena; E, arrisku berezia; F, maila. |
Larraintzarren (Ultzama), 2026ko ekainaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2608905