Iragarkia
130. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 6a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1407/2026 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Euro-Institut Pyrene (EIP) EFA378/10".
2026ko ekainaren 19an, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiteko eskatu zuen, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez "Euro-Institut Pyrene (EIP) EFA378/10" ikerketa-proiektua garatzeko, proiektuko lankide gisa. Ikerketa-proiektuaren ikertzaile arduraduna Xabier Orbegozo Miguel da, irakasle laguntzaile doktorea, Zuzenbide Sailari atxikia.
Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deialdia, baita deialdiaren oinarriak ere, ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Euro-Institut Pyrene (EIP) EFA378/10".
Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.
Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.
Iruñean, 2026ko ekainaren 23an.–Ikerketako errektoreordea, Martín Larraza Quintana.
I. ERANSKINA.–DEIALDI HONEN OINARRIAK: HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA, IKERTZAILEAK LAN ARAUBIDEAN KONTRATATZEKO IKERKETA-PROIEKTU HAU GARATZEKO: "EURO-INSTITUT PYRENE (EIP) EFA378/10"
Hauek dira deialdia arautuko duten:
OINARRIAK
1.–Datu orokorrak.
–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan araubidean kontratatzeko, ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Euro-Institut Pyrene (EIP) EFA378/10".
–Maila profesionala: proiektuko lankidea, batez ere ikerketa-lanean aritzeko.
–Eginkizunak:
1. Proiektuaren kudeaketa akademikoa eta ikerketari dagokion kudeaketa.
2. Kudeaketa eta koordinazio administratiboa.
3. Jarduera akademikoak eta ekitaldiak antolatzea.
4. Proiektuaren komunikazio jardueren ardura hartzea eta webgunea eguneratzea.
5. Proiektuko arduradunei laguntzea eta bidaietan eta bileretan parte hartzea.
–Kontratu mota: kontratazioa jarduera zientifiko-teknikoen kontratuaren modalitatearen bidez eginen da, bat etorriz Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 23 bis artikuluan ezarritakoarekin.
–Iraupena: mugagabea, "Euro-Institut Pyrene (EIP) EFA378/10" ikerketa-proiektuari lotua.
–Lanaldi-mota: partziala (%80).
–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak -2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak- bere eranskinean ezarritakoak, 2026. urtera egokituak.
Diru gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da proiektuan ezarritako helburuak betez gero. Diru gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.
–Finantzaketa: "Euro-Institut Pyrene (EIP) EFA378/10".
–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira, deialdiari dagokion atalean.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritartasuna izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera izanen dute, betiere gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badituzte, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Aurreko ataletan sartzen ez diren eta Europar Batasunekoak ez diren izangaiek ere zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta Espainian legezko egoeran badaude eta Espainian bizitzeko eta lan merkatuan mugarik gabe lan egiteko baimena ematen dien dokumenturik badute.
b) 16 urte baino gehiago izatea, eta administrazio publikoko langileentzat ezarritako nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.
c) Graduko titulazio akademiko ofiziala (300 ECTS), masterrekoa, lizentziakoa, ingeniaritzakoa edo arkitekturakoa izatea, Zuzenbideko berariazko titulazioarekin.
Atzerrian lortutako tituluen kasuan, baliokidetasun ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (HEEEB) C1 mailako ziurtagiria edo horren baliokidea izatea gaztelanian, frantsesean eta euskaran. Gaztelania edo frantsesa ama-hizkuntza duten izangaiek ez dute hizkuntza horietako maila egiaztatu beharko. Halaber, goi mailako ikasketak gaztelaniaz, frantsesez edo euskaraz egin dituzten izangaiek ez dute dagokion hizkuntza-maila egiaztatu beharko.
e) Deialdiko xede diren lanpostuen eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.
f) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak, bai eta kontratuak indarrean dirauen bitartean ere.
3.–Eskaerak.
Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:
https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8734&block=PDI-RR-HH_1096&blockType=AREAS_SEDE&entity=1096
Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.
"Erantsitako dokumentazioa" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:
–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.
–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.
–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.
4.–Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
4.1. Bigarren oinarrian aipatzen diren eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta, baztertuak izan direnen kasuan, baztertuak izatearen arrazoia ere adieraziko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
4.2. Ebazpen honen 2.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izanen dira eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.
4.3. Behin-behinean baztertutako izangaiek 5 egun balioduneko epea dute, behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, lehiaketatik baztertua izatea eragin duten akatsak zuzentzeko, halakorik bada, eta erreklamazioak egiteko. Zuzenketak egiteko, eskabide orokor bat aurkeztu beharko da erregistro telematikoaren bidez.
Epe horretan ez badute zuzentzen lehiaketatik behin-behinean baztertua izatea eragin duen akatsa, hautaketa-prozesutik behin betiko baztertuak geldituko dira.
5.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
5.1. Laugarren oinarrian adierazitako epea igarota, Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean emanen da argitara onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
5.2. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere Unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentuak aurkeztu beharko baitituzte kontratua sinatzen dutenean.
5.3. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa zehaztugabea, okerra edo faltsua bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du horrek, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.
5.4. Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak argitaratuta, interesdunei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 397/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
6.–Balorazio prozesua.
Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta II. eranskineko baremoaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean izangaiak dituen merezimenduak baizik ez dira baloratuko, eta ez dira baloratuko epe hori igaro eta gero lortu edo egin direnak. Bestetik, elkarrizketa pertsonalari dagokionez, deialdi honetako elkarrizketan lortutako puntuazioa izanen da baloratzekoa.
Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.
Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.
Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.
7.–Emaitzak argitaratzea eta alegazioak.
7.1. Balorazio prozesua bukatuta, argitara emanen da izangai guztiek baremoaren atal bakoitzean lortutako puntuazioa, baita azken puntuazioa ere. Zehazki, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da, deialdiari dagokion atalean. Argitalpen hori izanen da interesdunentzako jakinarazpena ondorio guztietarako.
7.2.–Interesdunek aukera izanen dute puntuazioen aurkako alegazioa jartzeko, Baremazio Batzordeari zuzendua; horretarako, 5 egun balioduneko epea izanen dute, puntuazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Alegazio idazkian, haien oinarri diren arrazoiak eman behar dira aditzera. Ez da onartuko merezimenduak berriz ere baloratzeko besterik eskatzen ez duen alegazio generikorik.
Alegazioak ebatzita, edo epea alegaziorik aurkeztu gabe igarota, Batzordeak behin betiko emaitzak emanen ditu argitara.
8.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.
8.1. Behin betiko puntuazioak argitaratu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.
8.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da.
8.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia izanen du, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere zerrendaren ordena errespetatuz.
8.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste inongo lanpostutarako kontraturik eskainiko, salbu eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.
9.–Hautaketa-batzordea.
Batzordeburua: Unai Belintxon Martín doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zuzenbide Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatua.
Idazkaria: Xabier Orbegozo Miguel doktorea, irakasle laguntzaile doktorea, Zuzenbide Sailari atxikia.
Batzordekidea: Amaia Álvarez Berastegui doktorea, irakasle kontratatu iraunkorra, Zuzenbide Sailari atxikia.
Ordezko hautaketa-batzordea.
Batzordeburua: José Luis Iriarte Ángel doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zuzenbide Sailari atxikia.
Idazkaria: María Jorqui Azofra doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zuzenbide Sailari atxikia.
Batzordekidea: Patricia Plaza Ventura doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zuzenbide Sailari atxikia.
Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.
10.–Datu pertsonalen babesa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamenduaren deskribapena Tratamendu Jardueren Erregistroan dago kontsultatzeko, hemen: https://www.unavarra.es/eu/sites/portal-transparencia/home.html.
Datuen tratamenduaren eraginpeko interesdunak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaiak eta NUPeko langileak izanen dira. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
11.–Errekurtsoak.
Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko maila bereko atalari zuzendua, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
II. ERANSKINA.–IKERTZAILEAK HAUTATZEKO BAREMOA
ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK | ||
1. ATALA: Espediente akademikoa | Puntuak | 25 |
Lanposturako merezimendu edo eskakizun gisa alegatutako graduaren, master ofizialaren edo lizentziaren titulazioko espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatuko da, irakasgai bakoitzaren kreditu kopuruaren arabera ponderatua. Horretarako, kalifikazio bakoitzari baliokidetasun puntu hauek esleituko zaizkio: Gainditua, 1 puntu; Oso ongi, 2 puntu; Bikain, 3 puntu; eta Ohorezko matrikula, 4 puntu. Ez dira kontuan hartuko "ez agertua" edo "ez gainditua" kalifikazioa duten irakasgaiak. Batez besteko nota ponderatua kalkulatzeko, kalifikazio bakoitzari esleitutako puntuazioen emaitza irakasgai bakoitzaren kreditu kopuruarekin biderkatuko da, eta baloratutako titulazioen kreditu konputagarrien kopuru osoarekin zatituko da. Atal honen puntuazioa kalkulatzeko, batez besteko nota ponderatuaren emaitza 6,25 ponderazio faktorearekin biderkatuko da, eta 25 puntukoa izanen da gehienez. | ||
2. ATALA: Lan esperientzia | Puntuak | 25 |
Kontratuen edo beken bidez ikerketa-taldeetan edo enpresetan parte hartu izandako urte bakoitzeko 10 puntu emanen dira gehienez, egindako lanak kontratu honen xede diren jarduerekin duen loturaren arabera. Urtebetetik beherako denbora-tarteengatik puntuazio proportzionala emanen da. Esperientzia beste sektore batekoa bada, proportzionalki baloratuko da, jarduerekin duen antzekotasunaren arabera. | ||
3. ATALA: Beste merezimendu batzuk | Puntuak | 10 |
Beste merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez. Deitutako lanpostuaren eginkizunekin zuzenean lotutako beste merezimendu batzuk baloratuko dira, betiere ez badira lanpostua lortzeko betekizun eta ez badira baremoaren beste atal batzuetan baloratu, eta honela banatuko dira: a) Beste hizkuntza batzuk: 5 puntu gehienez. Lanpostua lortzeko betekizuna ez diren eta beste atal batzuetan baloratu ez diren hizkuntzen titulazio edo ziurtagiri ofizialak baloratuko dira, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren edo haren baliokide diren maila ofizialen arabera, honela: –B2 maila: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko. –C1 edo C2 maila: 5 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza beraren maila bat baino gehiagoren ziurtagiria aurkeztuz gero, maila handienekoa bakarrik baloratuko da. Azpiatal honi dagokion puntuazioa 5 puntukoa izanen da gehienez. b) Espezializazio eta prestakuntza osagarriko ikastaroak: 2 puntu gehienez. Lanpostuaren eginkizunekin zuzenean lotutako prestakuntza- eta espezializazio-ikastaroak baloratuko dira, betiere unibertsitateek, administrazio publikoek, profesionalen elkargoek, prestakuntza-zentro ofizialek edo ospe sendoko entitateek eman edo homologatu badituzte, baremo honen arabera: –10 eta 24 ordu bitarteko ikastaroak: 0,25 puntu ikastaro bakoitzeko. –25 eta 49 ordu bitarteko ikastaroak: 0,50 puntu ikastaro bakoitzeko. –50 eta 99 ordu bitarteko ikastaroak: 0,75 puntu ikastaro bakoitzeko. –100 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 1 puntu ikastaro bakoitzeko. Ez dira baloratuko 10 ordu baino gutxiagoko ikastaroak, ezta iraupena behar bezala egiaztatua ez dutenak ere. Azpiatal honi dagokion puntuazioa 2 puntukoa izanen da gehienez. c) Unibertsitateko beste titulazio batzuk: 2 puntu gehienez. Lanpostua lortzeko betekizun gisa alegatu ez diren unibertsitateko beste titulazio batzuk baloratuko dira, betiere lanpostuaren eginkizunekin lotura badute, baremo honen arabera: –Gradua, lizentzia, diploma, ingeniaritza, ingeniaritza teknikoa edo titulazio baliokidea: 2 puntu titulazio bakoitzeko. –Unibertsitateko master ofiziala: 1,5 puntu titulazio bakoitzeko. –Graduondokoaren, adituaren edo espezialistaren unibertsitateko titulu berekia, gutxienez 15 ECTSkoa edo horren baliokidea: 1 puntu titulazio bakoitzeko. Azpiatal honi dagokion puntuazioa 2 puntukoa izanen da gehienez. | ||
d) Beka, sari eta aitorpen akademiko edo profesionalak: 1 puntu gehienez. Beka, sari eta aitorpen akademikoak, profesionalak edo ikerketa-arlokoak baloratuko dira, betiere lanpostuarekin zuzenean lotuta eta behar bezala egiaztatuta badaude: –Unibertsitateek, administrazio publikoek edo entitate publikoek emandako prestakuntza-, ikerketa- edo espezializazio-bekak: 0,5 puntu beka bakoitzeko. –Unibertsitateek, administrazio publikoek, profesionalen elkargoek edo ospe sendoko entitateek emandako sari edo aitorpen akademikoak, profesionalak edo ikerketa-arlokoak: 0,5 puntu sari edo aitorpen bakoitzeko. Azpiatal honi dagokion puntuazioa 1 puntukoa izanen da gehienez. Behar bezala egiaztatutako eta lanpostuaren eginkizunekin zuzenean lotutako merezimenduak soilik baloratuko dira, betiere beste apartatuetan baloratu ez badira. "Beste merezimendu batzuk" atalaren puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez. | ||
4. ATALA: Unibertsitate arloko ikerketa-lanean izandako esperientzia | Puntuak | 20 |
Unibertsitate arloko ikerketa-lanean izandako esperientzia: 20 puntu gehienez. Deitutako lanpostuaren esparru funtzional eta/edo materialarekin lotura zuzena duen unibertsitate arloko ikerketa-lanean egindako ibilbideagatik 20 puntu emanen dira gehienez, honela banatuak: a) Doktoretza-titulua izatea edo doktoretza-programa batean parte hartzea: 10 puntu gehienez. Doktoretza-titulua izatea: 10 puntu. Doktoretza-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta egotea: 5 puntu. Azpiatal honetan aurreikusitako puntuazioak ezin izanen dira batu. Bi merezimenduak izanez gero, puntuazio handienekoa bakarrik baloratuko da. b) Argitalpen zientifikoak: 5 puntu gehienez. Lanpostuaren arloarekin lotutako argitalpen zientifikoak baloratuko dira, betiere izangaia egile gisa agertzen bada, argitalpena onartu edo argitaratu bada, eta identifikazio akademikoari edo argitaratze-identifikazioari buruzko datu nahiko baditu (adibidez, ISBN, ISSN, DOI, Handle, URL iraunkorra edo beste identifikatzaile baliokideren bat). Puntuazioa baremo honen arabera esleituko da: Argitaletxe akademiko batek edo ospe sendoko argitaletxe batek argitaratutako monografia zientifikoa: 2 puntu gehienez lan bakoitzeko. Indexatutako aldizkari zientifiko batean argitaratutako artikulua: 2 puntu gehienez artikulu bakoitzeko. ISBNa duen lan kolektibo zientifiko bateko kapitulua: 1,5 puntu gehienez kapitulu bakoitzeko. Lanpostuarekin zuzenean lotutako beste argitalpen zientifiko edo tekniko batzuk: 0,5 puntu gehienez argitalpen bakoitzeko. Azpiatal honi dagokion puntuazioa 5 puntukoa izanen da gehienez. c) Biltzar, jardunaldi edo mintegi zientifikoetan parte hartu izana:5 puntu gehienez. Unibertsitate- edo ikerketa-arloko biltzar, jardunaldi edo mintegi zientifikoetan parte hartu izana baloratuko da, betiere lanpostuaren esparruarekin lotuta badaude eta entitate antolatzaileak emandako ziurtagiriarekin egiaztatzen badira. Puntuazioa baremo honen arabera esleituko da: Gonbidatu gisa emandako hitzaldia edo osoko konferentzia: 1 puntu gehienez parte-hartze bakoitzeko. Onartutako edo/eta emandako ahozko komunikazioa: 0,75 puntu gehienez komunikazio bakoitzeko. Onartutako eta aurkeztutako poster zientifikoa: 0,5 puntu gehienez poster bakoitzeko. Batzorde zientifikoko edo antolatzaileko kide gisa parte hartu izana: 0,5 puntu gehienez biltzar, jardunaldi edo mintegi bakoitzeko. Azpiatal honi dagokion puntuazioa 5 puntukoa izanen da gehienez. Behar bezala egiaztatutako eta lanpostuaren eginkizunekin lotutako merezimenduak soilik baloratuko dira. "Unibertsitate arloko ikerketa-lanean izandako esperientzia" atalaren puntuazioa 20 puntukoa izanen da gehienez. | ||
5. ATALA: Elkarrizketa | Puntuak | 20 |
Aurreko apartatuen baturan gutxienez 35 puntu atera dituztenei baizik ez zaie eginen elkarrizketa. Deialdi honen xede izan eta garatu behar diren jarduerei buruz zenbat dakiten eta egokiak ote diren baloratzea da elkarrizketaren helburua. | ||
Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 45 puntu da.
Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 2. atalean puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 4. atalean puntuazio handiena lortzen dutenen alde ebatziko da. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.
Iragarkiaren kodea: F2609286
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
