2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, arautzen duena ur horniduraren tasa. Behin betiko onespena
Irunberriko Udalak, 2026ko martxoaren 26ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea honako honetan: Ordenantza fiskala, arautzen duena ur horniduraren tasa. Zehazki, ordenantza horren 6. artikuluko A, D eta E apartatuetan, eta 14. eta 15. artikuluetan.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2026ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Irunberrin, 2026ko ekainaren 18an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA UR HORNIDURAREN TASA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 7., 52. eta 100. artikuluak eta hurrengoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), kontuan hartuta egindako aldaketak, tasa, prezio publiko eta enbargaezintasun gaietan, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen bidez eta urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez (Nafarroako Toki-araubidea Gaurkotzeko Foru Legea). Behar den azterketa ekonomikoa egin da, arrazoitzen duena ordenantza honek ordainarazten dituen tarifen prezioa.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Hona hemen ordenantza fiskal honen zerga-egitatea:
a) Edateko urez hornitzeko zerbitzua eskuragarri izatea.
b) Edateko urez hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Prezioa aldatzen ahalko da, uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira, baldin urari erabilera desberdinak ematen bazaizkio eta neurgailua bakarra bada.
2.1. Ordenantza honi dagokionez, honela ulertuko da finka partikularrak ureztatzeko eta aisiarako erabilera: edateko ura erabiltzea igerileku partikularretan, lorategietan eta antzekoetan, betiere baldin bi kontratu edo bi kontagailu desberdin badaude etxerako eta gainerako erabilera horietarako.
Ez da igorriko erabilera horren gaineko saneamendu kanonik.
2.2. Erabilera konbinatuak.
–Etxekoa-ureztatzekoa. Ordenantza honi dagokionez, zerga-egitatea izanen da edateko ura eskuragarri izatea hala etxebizitzarako nola ureztaketarako, edo antzeko erabilera partikular baterako, ez daudenean bi kontratu edo kontagailu desberdin.
Saneamendu kanonari begira, ulertuko da ezen 36 m³-tik gorako kontsumoa dagoenean edateko ur hori ureztatzeko erabiltzen dela, eta ez da igorriko gehiegiko erabilera horren gaineko kanonik.
2.3. Soberako ura.
Ordenantza honi dagokionez, zerga-egitatea izanen da hornidurako sare publikotik datorren ura eskuragarri izatea edo egiazki erabiltzea landa-lurrak ureztatzeko, edozein izanik ere ureztaketa metodoa.
c) Ur hoditeria erabiltzea, sartu gabe ez uraren tratamendua ez hoditeriaren mantentze-lana.
Kuotaren oinarria
3. artikulua. Honako hauek dira kuotak kalkulatzeko oinarriak, ordenantzaren 2. artikuluan zerrendatzen diren zerga-egitateetarako:
a) Ordenantzaren 2 artikuluko a) apartatuan aipatutako zerbitzua.
b) 2. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.
Salbuespenak
4. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honetan.
Subjektu pasiboak
5. artikulua. Zergadunak diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta, halaber, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia eratzen duten entitateak, baldin eta eskatu badute edateko uraren etxeko hornidura zerbitzua edo hartaz baliatzen badira.
Kasuan kasuko etxeko jabeak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat. Horiek onuradunei jasanarazten ahalko dizkiete kuotak, halakorik bada.
Tarifak
6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptu hauengatik kobratuko dira:
A) Kuota finkoa, ordenantza honen 2.a) artikuluan ezarria: 6,40 euroko kuota lauhileko bakoitzeko.
B) Hornidura, ordenantza honen 2.b) artikuluan ezarria:
–Etxerako:
- 48 m³ bitarte: 0,39 euro/m³.
- 49 m³-tik 68 m³ bitarte. 0,53 euro/m³.
- 69 m³-tik 88 m³ bitarte: 0,65 euro/m³.
- 89tik 108 m³ bitarte: 0,79 euro/m³.
- 109 m³-tik gora: 0,91 euro/m³.
–Industriak: 0,56 euro/m³.
–Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako erabilera 1,05 euro/m³.
–Erabilera konbinatuak:
a) Etxekoa-ureztatzekoa:
- 48 m³ bitarte, 0,39 euro/m³; 48 m³-tik gora, 1,05 euro m³-ko bakoitzeko.
–Lanbide Eskola Teknikoa:
- Hiru hilean, gutxienekoa: 210 m³; 0,39 euro/m³.
- Gutxienekotik gora, 0,53 euro/m³.
–Lanbide Eskola Teknikoaren egoitza:
- Hiru hilean, gutxienekoa: 1.000 m³; 0,39 euro/m³.
- Gutxienekotik gora, 0,53 euro/m³.
–San Isidro zahar-etxea:
- Hiru hilean, gutxienekoa: 1.500 m³; 0,39 euro/m³.
- Gutxienekotik gora, 0,53 euro/m³.
C) Soberako ura.
- 1,05 euro/m³/hiruhilekoa.
- Sarera lotzeko eskubidea, hiruhilekoa: 38,33 euro.
D) Hargunea: 365 euro.
E) Estoldak: 18,45 euro urtean.
F) Uraren goi-horniduraren sarea erabiltzea (etxebizitza bakoitza).
- 48 m³ bitarte: 0,35 euro/m³.
- 49 m³-tik 68 m³ bitarte. 0,49 euro/m³.
- 69 m³-tik 88 m³ bitarte. 0,61 euro/m³.
- 89 m³-tik 108 m³ bitarte. 0,75 euro/m³.
- 109 m³-tik gora: 0,87 euro/m³.
Likidatu beharreko kuota
7. artikulua. Likidatu beharreko kuota izanen da aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena, aipatzen diren kontzeptuen arabera.
Sortzapena
8. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen dira:
a) Zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, hornidura sarearekin lotura ezartzen denetik hasita.
b) Kontsumoagatik, ura erabiltzen hasten denetik.
c) Harguneagatik, tasa sortuko eta ordainaraziko da onartzen denean haren irekiera, lizentzia edo baimena.
Kudeaketa-arauak
9. artikulua. Sarera lotzeko edo hornidura emateko eskatzen duenak ordainduko ditu kontagailua erosteko gastuak, bai eta instalaziorako eta hornidurarako behar diren materialen eta eskulanaren gastuak ere.
10. artikulua. Prebentziozko neurri moduan, ur hornidura mozten ahalko zaio instalazio barnean matxurak dituen hargunearen titularrari, baldin haien ondorioz ur-galerarik badago.
11. artikulua. Erabiltzaileak inola ere ezin du urez hornitu beste norbait, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da erantzule bakarra.
12. artikulua. Matxurarik gertatzen bada ura banatzeko sare nagusian, erabiltzaileak horren ondoriozko gertaeren berri eman beharko dio berehala Irunberriko Udalari.
13. artikulua. Kontagailua eta ixteko giltza dauden tokia erabiltzaileak zaindu beharko du, behar bezala, eta bete beharko ditu Udalak ematen dituen jarraibideak.
14. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile akreditatuari edo bestelako udal langileei, baldin eta zergadunaren etxera edo lokalera sartu behar badira zerbitzuko beharrengatik edo antzeko zerbaitengatik.
Kontagailuaren hiruhilekoko irakurketa egitea posible ez bada, hura irakurgarri ez izateagatik edo hartara iristeko maneran ez egoteagatik, irakurketa orria utziko da subjektu pasiboaren eskura, udal bulegoetara bidal dezan.
Behar den tasa igortzeko tenorean halakorik eskura ez bada, ulertuko da hiruhileko horretan kontsumoa zero izan dela.
Betiere, gutienez ere irakurketa zenbatetsi bat eginen da urtean, ekitaldia burutzean, azken ekitaldian egiazki irakurritakoaren batez besteko haztatua kalkulatuz eta %40 gehituz.
Irakurketa egiten ahal den puntuan, tasa erregularizatuko da egiazko kontsumoaren arabera.
Diru-bilketa
15. artikulua.
1. Lau hilabetean behin ordainduko dira 5. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan aipatzen diren ordainarazpenak.
2. Sortzen den unean ordaindu beharko da artikulu bereko d) apartamentuan aipatzen den tasa .
Arau-hauste eta zehapenak
16. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:
a) Behar bezala akreditatuta dauden udal langileek egiten dituzten bisitak oztopatzea.
b) Eragoztea kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin zerikusia duten egiaztatzeak.
c) Aldatzea zigiluak, sarrailak edo kontsumoa neurtzeko Udalak jarritako aparatuak.
d) Kontsumoa neurtzeko aparatuak aldatzeko Udalak ematen dituen jarraibideak ez betetzea.
e) Baimenik gabeko mekanismoak ezartzea, kontagailuaren irakurketa aldatzeko asmoz, maltzurkeriaz.
17. artikulua. Arau-hauste edo zehapenei lotutako gainerako gaietarako, jarraituko zaie Ordenantza Fiskal Orokorrari eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari eta horrekin bat datozen gainerako arauei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
AZKEN XEDAPENAK
Ordenantza hau indarrean jarriko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, behin testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
Iragarkiaren kodea: L2608920