2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 794., 795., 796., 797. eta 798. lurzatietan. Hasierako onespena
Vianako alkate-udalburuak, 2026ko ekainaren 19an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen UA-2 Hiri-jarduketarako plan berezia, 6. poligonoko 794., 795., 796., 797. eta 798. lurzatietan, UA-2 Konpentsazio-batzordeak sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.a) artikuluarekin.
Espedientea ikusgai dago Vianako Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan:
251785C Espedientea: GARDENTASUN ATARIA:
https://sedeelectronica.viana.es/carpetaciudadana/expediente.aspx?id=251785&u=int
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Vianan, 2026ko ekainaren 19an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2608909