2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
26-00641 gora jotzeko errekurtsoa, hirigintzako legezkotasuna lehengoratzeko espediente baten hasierako betearazpena eteteari buruzkoa
Honen bidez jakinarazten da Isidro Angulo Peñak 26-00641 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2026ko martxoaren 3ko ebazpen baten aurka, zeina hirigintzako legezkotasuna lehengoratzeko espediente baten hasierako betearazpena eteteari buruzkoa baita.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2026ko ekainaren 17an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2608750