128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. poligonoko 907. eta 908. lurzatietan. Hasierako onespena

2026ko ekainaren 17ko alkatetzaren 2026-0863 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa, Imarkoaingo 3. poligonoko 907. eta 908. lurzatietan, David Romero Carbonellek, Myriam Amaia Etxarri Irurek, Tomás López Álvarezek eta María José Rubio Arroyok sustatutakoa, bat etorriz Jesús Corera Gutiérrez eta Helena Iborra Jiménez arkitektoek 2026ko ekainean idatzitako dokumentuarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian.

Noainen, 2026ko ekainaren 18an.–Alkate udalburua, Mikel Navarro Ayensa.

Iragarkiaren kodea: L2608892