128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, Lantegi Eskoletako prestakuntza laguntzeko 2026. urtean. Laburpena

DDBN kodea: 914548.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/914548).

Deialdi honek arautzen du Iruñeko Udalaren eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arteko lankidetzan eginiko Udalaren Gizarte Alorreko Lantegi Eskoletako programetako ikasleei 2026. urtean bekak emateko prozesua.

Programa horietan parte hartzen dutenek bertaratzeagatik beka bat jasotzen ahalko dute ebazpen honetan ezarritakoarekin bat: 1699E/2026 Ebazpena, apirilaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia onesten baita, 2026, 2027 eta 2028rako, soilik Nafarroako Foru Komunitatean dauden langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programak gauzatzeko.

Beka hauek pizgarri dira programetan planteatutako helburuak lortze aldera. Zuzenean emanen dira, aldez aurretik ikasleek hala eskatuta.

Iruñean, 2026ko ekainaren 22an.–Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkaria, Jose María Mauleón Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2608965