2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 243. lurzatian (Baiona etorbidea 38). Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 15-JUN-26 (22/UV).
«Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Iruñeko Udalaren eta orubearen jabearen (Gaiaz 38 Taldea SL) artean sinatutako hirigintza-hitzarmen bat, Donibane auzoan hirigintza-eraldaketarako jarduketa proposamen bat garatzeko.
Ondoren, 2026ko lehen hiruhilekoan, herritarrek parte hartzeko prozesu bat egin zen, hala ezarrita baitago uztailaren 27ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan (horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
2026ko ekainaren 5ean, Loperena-Portillo Arquitectos SLk, hiri-jarduketarako plan bereziaren agiriak aurkeztu zituen, hasiera batez onesteko (2026/60298 erregistro-zenbakia). Planak Iruñeko UI XIII-ko 3. poligonoko 243. lurzatia hartzen du barne (Baiona etorbidea 38ko hiri-jarduketarako plan berezia).
Iruñeko 3. poligonoko 243. lurzatirako aurkeztutako hiri-jarduketarako plan bereziaren xedea da Iruñeko Udal Plana aldatzea hiri-lurzoruari dagokionez. Horretarako, hiri-jarduketarako plan berezi bat tramitatu nahi da, hiria berroneratzeko. Egungo eraikina ez da erabiltzen, bertan dauden instalazioak eta bulegoak beharrezkoak ez direlako; hori horrela, honako hau egin nahi da: alde batetik, zuzkidura-erabilera publikoko espazio bat jarri nahi da (Civivox), oso zaila baita horrelako espazio bat izatea auzo egonkortu batean, eta, bestetik, bizitegi-erabilerako espazio bat, etxebizitza berriak eraiki ahal izateko, hala libreak nola babes publikokoak.
Espedientean gehitu da Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako Alorrak egindako ingurumen-txostena (2026ko ekainaren 11n sinatua). Bertan ezartzen da agiriari ez zaiola egin behar ingurumen-ebaluazio estrategikorik.
Espedientean sartu da Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoak eta legelariak egindako txosten bana. Hasierako onespenaren alde daude biak.
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea Iruñeko 3. poligonoko 243. lurzatiari (Baiona etorbidea 38) dagokion hiri-jarduketarako plan berezia. Abaigar Construcción y Gestión SLk sustatu du.
2. Dokumentua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta alegazio egokiak egin ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuta dagoenarekin (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen dekretua).
3. Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
4. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. solairua, 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren web-orrian ere: https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion.
5. Behar diren txostenak eskatzea, administrazio-espedientean sartzeko.
6. Erabakiaren berri ematea Abaigar Construcción y Gestión SL sustatzaileari».
Iruñean, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2608712