128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Desafektazioa, 1. poligonoko 203. eta 205. eta 2. poligonoko 34. eta 109. herri-lurzatietan, zuntz optikorako karga eta zortasuna eratzeko. Hasierako onespena

Orisoaingo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2026ko ekainaren 17an egin ohiko bilkuran, kideen legezko bi herenen gehiengo kalifikatuaz erabaki zuen hasiera batez onestea Telefónica España SAU enpresaren alde 1. poligonoko 203. eta 205. eta 2. poligonoko 34. eta 109. herri-lurzatietan zuntz optikoko linea instalatzeko karga eta bide-zortasuna eratzea arautzen duen plegua eta desafektazioa, Garinoainen, Orisoainen eta Leotzen kobrezko sarea telekomunikazioetako zuntz optikoko sarera (airekoa eta lurpekoa) migratzeko tramitatutako obra proiektua dela-eta. 8206517 zenbakiko proiektua.

Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Udalaren iragarki oholean, eta egoitza elektronikoan paratuta eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluan ezarriarekin bat, espresuki ezarri da herri-lur hori herri-ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orisoainen, 2026ko ekainaren 17an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2608786