128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa, Orizingo UE-6.8 unitatean. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2026ko ekainaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du dokumentu bat, Olorizko Udal Planeko determinazio egituratzaileak aldatzeko. Zehazki Orizingo UE.6.8 exekuzio-unitatearen mugatzea aldatu nahi da. Aldaketa Víctor Mier Mendiguchiak idatzi zuen 2026ko martxoan, eta Olorizko Udalak sustatu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71. eta 77. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es).

Oloritzen, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2608737