2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Deialdia, 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena
DDBN kodea: 913360.
Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/913360).
Laburpena, Alkatetzaren 2026-0220 Ebazpenarena, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzen deialdia.
Sustatu nahi da Obanosko herritarrek musika ikasketak egin ditzaten, eta, hartara, laguntza ekonomikoak emanen dira 2025-2026 ikasturtean musika eskola publikoetan musika ikasketak partez finantzatzeko.
Obanosen, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2608748