2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Ikusirik Martin Ezcurra Albéniz eta María Puy Madariaga Armañanzas ezkongaiek eginiko eskaera, alkateak udal honetako Alejandra Barbarin Gastón zinegotziari eskuordetu diezaion ezkontza zibila egiteko eskumena, 2026ko ekainaren 26rako.
Aztertu da eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa, ikusi da Idazkaritzako txostena, eta bat etorriz Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko alkateek ezkontza zibilak egiteko baimenak emateari buruzko jarraibideak arautzen dituen Instrukzioarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Eskuordetzea udal honetako Alejandra Barbarin Gastón zinegotziari ezkontza zibila egiteko eskumena; hain zuzen ere, 2026ko ekainaren 26an izanen da, eta Martin Ezcurra Albéniz eta María Puy Madariaga Armañanzas dira ezkongaiak.
Bigarrena.–Eskuordetzea aurretiaz dokumentatu beharko da; horretarako, nahikoa izanen da ezkontza baimentzeko aktan jasotzea zinegotziak alkate-udalburuak eskuordetuta jardun duela.
Hirugarrena.–Ebazpen honetan egindako eskuordetzeak indarra izan dezan, organo ordezkariaren onarpena beharko du. Isilbidez emantzat joko da baldin eta udal honetako alkate-udalburuari espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunera.
Laugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Metautenen, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Cristina Zudaire Landa.
Iragarkiaren kodea: L2608868