128. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal-titulartasuneko ondasun higigarri batzuk ez-erabilgarritzat deklaratzea. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea espedientean zerrendatutako ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa –eta gai ez-erabilgarri deklaratzea–, gero suntsitzeko.

–Herritarren Segurtasunaren Arloari atxikitako ibilgailua:

  • Nissan Trade 100, BI 8094 CK matrikuladuna.

–Zerbitzuen Alorrari atxikitako ibilgailua:

  • Johnston NA074705, espaloiak garbitzeko makina.
  • Johnston E2096BDK, espaloiak garbitzeko makina.

Bigarrena.–Erabaki hau igortzea Lizarrako Udaleko udaltzainburuari, espedientea bideratzeko, eta agintzea dagokion iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta hura bere espedientean sar dadila.

Lizarran, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2608955